Select Page

Basquexport

La plataforma que te ayuda a vender
en mercados internacionales.

Berriak

Aurreikuspenen arabera, Errusiako industria eolikoa % 17 baino gehiago haziko da 2020-2035 aldian, munduko batez bestekoaren gainetik haziz.

Errusia energia-eskari handiena duen munduko bosgarren herrialdea da, eta aurreikuspenen arabera hazten jarraituko du.

Instalatutako edukiera ere handitu egingo da eskariari erantzuteko, 2035ean 306 GW-eko edukierara metatura iritsiz. Gaur egun, energia berriztagarriak garatzeko erregulazioa aldekoa da. Energia berriztagarriei laguntzeko programa bat dago, eta Errusiako Gobernuak helburu hau ezarri du: 2024an sortutako energía totalaren % 4,5a energía berriztagarrien bidez izatea, hau da, 2021 eta 2024 artean 2,2 GW gehiagho instalatzeko helburua dago. Horietatik 1,7 GW energía eolikokoak izango litzaateke.

Aurreikuspenen arabera, Errusiako industria eolikoa % 17 baino gehiago haziko da 2020-2035 aldian, munduko batez bestekoaren gainetik haziz. Lurreko merkatu eolikoa (orain arte instalatutako ahalmenaren % 100-a) 2020-an hasi zen, eta 2021ean Errusiak 1.8 GW-eko ahalmen eolikoa instalatuta dauka. Proiekzioen arabera, 7,4 GW inguruko ahalmen eoliko gehigarria instalatuko da hurrengo 14 urteetan, 2035ean metatutako 9 GW-eko edukiera instalatua gaindituz.

Indarrean dagoen erregulazioak energia eolikoko proiektuetarako ekipoen % 65 lokalizatzera behartzen du, eta, beraz, gomendagarria egiten du proiektu federaletarako edo eskualdeetako proiektuetarako sarbidea izango duen tokiko bazkide bat izatea. Sartzeko oztopo nagusiak lehendik ezarritako ingurune lehiakorrarekin, protekzionismoarekin, noizbehinkako ustelkeria kasuekin eta, bereziki, tokiko edukiari buruzko arau zorrotzekin daude lotuta. Hala ere, aukera eremuak badaude, batez ere, tamaina handiko piezen fabrikazioarekin lotutak, eta galdaketa edo doitasun handiko mekanizazioa bezalako teknologietan.

Errusiako Energia Eolikoaren txostenean informazio gehiago aurki dezakezu: HEMEN:

2202-basquetrade-informe-energia-eolica-rusia