Select Page

Berriak

Europar Batasunak merkataritza-akordio sare zabala du 70 herrialde eta eskualde baino gehiagorekin, gainera, gaur egun akordio berri batzuk negoziatzen ari da. Access2Markets-ek arau-multzo konplexu horiek informazio praktikora deskonposatzen du, enpresek informazio garrantzitsua errazago eskura izan dezaten.

Zehazki, Access2Markets-ek ondasunak EBra inportatzeko eta atzerriko 120 merkatu baino gehiagotara esportatzeko merkataritza-baldintzak eskaintzen ditu. Atari berri honek, halaber, esportatzaile berriei zein eskarmentudunei laguntzeko ohiko azalpenak, tutoretzak eta galderak jasotzen ditu. Produktuei eta zerbitzuei buruzko EBko legeriaren deskribapen orokorra ematen du, bai eta EBko estatu kideetako aduana-agintarien eta beste agintari publiko batzuen eta EBko merkataritza-bazkideen harremanetarako datuak ere.

Bestalde, Access2Markets enpresaren autoebaluazio-tresnak, ROSAk, laguntza berezia ematen du produktu baten “nazionalitate ekonomikoa” definitzen duten arauei buruz, hau da, “Jatorri-arauei” buruz.

Nazioartean produktu bakoitzak kode bat du (HS Harmonized System), inportazio-eskubideak eta ordaindu beharreko zerga nazionalak edo tokikoak zehazten dituena. Access2Markets-en, enpresek kodea ez ezik, herrialde bakoitzean ordaindu beharreko tarifak ere aurki ditzakete.

Atariko My Trade Assistant tresnak aukera ematen die enpresei merkatu bakoitzerako produktu bakoitzeko muga-zerga, zerga, arau eta betekizunei buruzko informazioa bilatzeko.

Ataria eleaniztuna da, eta bateragarria gailu mugikorrekin.

Sarbidea*: https://trade.ec.europa.eu/access-to-markets/en/content

Azalpen-bideoa*: https://audiovisual.ec.europa.eu/en/video/I-196216?lg=OR