Select Page

Berriak

200.000€ inbertituko ditu ekoizpena kontrolatzeko plataforma bat eta inteligentzia duen biltegi bat ezartzen Frantzia, Suedia, Italia, Polonia eta Kanada VCG Decoletajeren esportazioen helmuga nagusiak dira.

VCG Decoletaje digitalizazio prozesu batean ari da. Prozesu honi esker bere ekoizpenak aurrerapen esanguratsua izango du. Mekanizazioan eta dekoletajean esperientzia duen enpresa da, eta bere ekoizpen-prozesu guztien monitorizazioa eta kontrola ahalbidetuko dituen plataforma integrala ezartzen ari da. Ekintza hau inteligentzia duen biltegi bertikal batekin uztartuko da. Proiektu honek 200.000€ inbertituko ditu aurten amaitzeko asmoz.

Bere eboluzioan zehar, firma honek serie labur eta ertainen mekanizazioan – 50 piezatik 10.000 piezara arte – espezializatzearen aldeko apustua egin du, unitateen kopuru gero eta handiagoa eta konplexuagoa erabiliz. Honi esker, malgutasun eta ekoizpenaren gaitasun nabarmena lortu dituzte, bestelako enpresen aurrean. Digitalizazioak enpresak lehiakortasunean aurrera pausu handia ematea ekarri du. Prozesuetan, denbora errealean ikusgarritasun handiagoa lortu dugu, modu erraz eta eraginkorrean. Gainera, planifikatzaile dinamiko bat erabiliko da; ondorioz, ekoizpenaren planifikazio neketsua hobetu eta arinduko da.

Plataformaren bidez, erreminta gordetzeko uztailean instalatuko den goitik beherako biltegi adimenduna kudeatu ahal izango da. Bi elementuon konbinaketaz, erreminten administrazioa hobetuko da erosketan, bilketan, prestakuntzan eta erabilgarritasunean, makina martxan jartzeko denbora murriztuz.

Proiektua VCG Decoletajeren hobekuntzarako egingo diren ekintzen artean kokatzen da. Hala, enpresa honek hazten jarraitzeko baldintzarik onenak izanen ditu. Berrizen dituen instalazioak zabaltzen ari da solairuarte baten bidez, eta ofizinak berregituratzen ari da biltegi automatizatu berria egiteko. Metrologia sailean kontrolerako ekipamendu berriak ezarri eta lanen kalitatea bermatzeko profesional berriak kontratatu dituzte. Guzti honek 150.000€ inguruko kostua izan du.

VCGk, barratik hasita, gutxienez 64mm-ko piezen mekanizazioa egiten du, eta 200mm-rainokoa elikadura unitarioarekin lan eginez, bezero bakoitzaren neurrira eginiko ekoizpen-prozesuan. Aktibitatea hainbat sektoretan burutzen da: elektrizitatea, trenbideak, taldeko ondasunak, lanabesak, automozioa, aeronautika, energia berriztagarriak…

Ekoizpenaren %15a esportaziora zuzentzen da; nagusiki Frantziara, baina baita Suedia, Italia, Polonia eta Kanadara, esaterako. 60 pertsonaz osaturiko taldea du plantillan.

Enpresak 2021erako aurreikuspen positiboa du, pandemia baino lehenagoko zifrak gaindituko baititu. %10-20 bitarteko hazkuntza aurreikusten dute fakturazioan, 2020koa 5.500.00€koa izanik.

 

Etengabeko hazkuntza

1932an sortu zen ‘Viuda de Cándido Gastelurrutia’ izenaz, eta ekoizpena espezializatzeko teknologian eginiko inbertsioari esker eboluzionatu da. Familia-enpresa hau fundatzaileen laugarren belaunaldiak zuzendu du eta hasierako aktibitate-sektorean mantendu da, lanen konplexutasuna areagotuz.

VCG makinen fabrikazioan hasi zen, josteko makinak egiten dituen Alfa markarentzat lan eginez. Aurrerago Vespino-ren ekoizleentzat lan egin zuen, pieza asko haien tailerretan eginez. XXI. menderako, etapa bat itxi eta enpresa berrantolatzeko erronkari aurre egin dio, motorren marka honek enpresa itxi zuenean.

Geroztik, teknologia aurreratua duen enpresa bilakatu da, proiektu gero eta anitz eta konplexuagoak burutuz, fabrikaziorako ekipamenduan eta produktuen kalitatea egiaztatzeko kontrolerako makinarian inbertsio handia egiteari esker. Esparru hauetan 2.400.000 euro inbertitu ditu azken bost urteotan.

Mende berrira egokitzeko gaitasun honek, serie labur eta ertainetan espezializatzearekin eta hiru txandako lan jardunaldietan oinarritutako antolamenduarekin batera, sektoreko enpresa oso gutxik lor dezaketen malgutasuna eskaini dio VCG Decoletajeri. Guzti hau enpresaren etengabeko hazkuntzarako eta azken hamarkadan bere plantilla bikoizteko gakoa izan da.

VCG Decoletajek bere nortasun korporatiboa berriztu du egungo errealitatera moldatuz. Bere logoa berriz diseinatu du bi zirkuluz osatutako logo berrian, barra (lehengai nagusia) “erreboluzioan” sinbolizatuz. Hala irudikatzen du enpresaren transformazioa.

Enpresa haziz doan heinean, bere oinarriak eta inguruarekiko harremanak mantentzen ditu hainbat kolaboraziotan; hala nola, Durangoko Txirrindularien Elkarteko gazte taldearekiko euskarria, enpresa babesle izanik.