Select Page

Nazioaterako bloga

30/06/22

Basque Trade & Investment-ek “Automotive World”, “CES”, “Metalex” eta “Toyota Business Fair 2022” ekitaldiak hurbildu dizkio euskal enpresari

BasqueTrade-k 2022ko lehen hiruhilekoan Japonian, Estatu Batuetan eta Thailandian egin diren lau azokari buruzko txosten interesgarri hauek jarri ditu automobilgintza sektoreko euskal enpresen eskura:

  • Automotive World 2022 (2022ko urtarrila, Tokio)
  • CES 2022 (2022ko urtarrila, Las Vegas)
  • Metalex 2022 (2022ko martxoa, Bangkok)
  • Toyota Business Fair 2022 (2022ko martxoa, Aichi - Japonia)

 

Txosten horiek interesatuta dauden euskal enpresa guztien eskura daude; jaso nahi dituztenek nahikoa dute hori jakinaraztea posta elektroniko honetan: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Dokumentuetan jasota daude azoketan erakutsitako produktuen argazkiak, eta baita ere hainbat datu parte hartu zuten konpainiei, TIER 1 garrantzitsuenei eta oraindik hain ezagunak izan ez arren hazten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten ari diren player berriei buruz.