Brexit gaur
Heldu da ordua
Prest al dago zure enpresa akordio gabeko Brexit baterako?
Datorren abenduaren 31n irtengo da Erresuma Batua Europar Batasunetik. Ez bada akordiorik lortzen abenduaren 31a baino lehen, egun horretatik aurrera Erresuma Batua hirugarren herrialde bezala tratatua izango da, eta horrek ondorio garrantzitsuak ditu enpresa eta herritarrentzat.
Premiazkoa da Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatzea beste era batean lan egiten hasteko Erresuma Batuarekin.
Oraindik ez badakizu nola aurre egin eszenatoki honi edo zalantzak badituzu, kontsultatu gure FAQ atala edo jarri harremanetan gure Brexit Trade Helpdesk zerbitzu berriarekin. Euskal enpresarentzako aholkularitza-zerbitzu bat, gobernu britainiarrak Bilbon daukan Department for International Trade bulegoarekin lankidetzan eskainia.
Brexit Trade Helpdesk
Ez gehiago itxaron jakiteko nolako eragina izan dezakeen Brexitak Erresuma Batuarekin dituzun negozioetan.
BASQUE TRADE&
INVESTMENT
LONDRES

Horregatik, garrantzitsua da irteera ongi prestatzea eta hartu beharreko neurriak garaiz hartzea. Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatu beharko dira Erresuma Batuarekin beste era batean lan egiten hasteko.
Europar Batasunak akordio bat sinatu du Britainia Handiko gobernuarekin, zeinaren arabera gauzak aldatu ez balira bezala jarraituko baitugu lanean 2019ko apirilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, baina akordio hori ez da berretsi oraindik, eta gerta liteke Brexit – No deal egoerara iristea, hau da, akordiorik gabeko haustura gertatzea.
Dena den, badaude beste aukera batzuk ere, adibidez, gerta liteke bigarren erreferendum bat egitea.
BASQUE TRADE & INVESTMENT LONDRES
6 Lloyd’s Avenue. Suite 6 CL
London EC3N 3AX
+44 20 3006 2434
%
%
%
FAQ
Aditzea dudanez, inportatzaileak gestionatu behar du BEZa. Ze inplikazio ditu DDP VAT EXCLUDED delakoak? Nola gestionatu beharko litzateke?
Bezeroekin indarrean dauden kontratuetan, «ezinbesteko kasutzat» har daiteke akordiorik gabeko Brexita?
Akordio gabeko Brexitak probableagoa dirudieneko honetan, aldaketarik izan al da Erresuma Batuan bizi diren EBko herritarrek etorkizunean izango duten estatusari dagokionez?
Erresuma Batuarekin lan egiten duen garraio-enpresa txiki bat gara. Akordiorik Gabeko Haustura gertatzen bada, egongo al da trantsizio-epe bat, zeinetan dokumentazio berdina (Europar Batasuneko lizentzia) eskatuko den garraio arloan? Halakorik ez balego, nola tramitatu beharko lirateke dokumentu berriak?
Bilbon bizi den profesional bat naiz, espainiar nazionalitatekoa eta Britainia Handiko enpresen ordezkari komertzial bezala aritzen naizena.
Britainia Handiko beste konpainia batean sartzeko aukera negoziatzen ari naiz eta Plan Estrategikoan aztertu nahi nuke posible den Euskadin bulego bat (IFK eta guzti) ezartzea.
Zeintzuk izango lirateke horren abantailak, laguntzak, baldintzak, e.a.?