Select Page

Brexit FAQ

<< Volver al listado de FAQs

Iazko abenduan Europar Batasunak proposamen bat aurkeztu zuen bermatzeko Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko errepide bidezko merkatugaien garraioa bere horretan mantenduko zela 2019ko abenduaren 31ra arte, lizentzia gehigarririk lortu behar izan gabe.

Halere, oraindik Europako Parlamentuak ez du onartu proposamen hori, eta bakarrik aplikatuko litzateke Erresuma Batuak ere antzeko neurriak ezarriko balitu. Nahiz eta Erresuma Batuko gobernuak adierazi duen erraztu egin nahi duela garraioaren  jarraipena,  eta nahiz eta ez den aurreikusten inolako eragozpenik bi blokeen aldetik, une honetan  oraindik ez da onartu gai horri buruzko legeriarik.

Beraz, komenigarria da pentsatzea akordiorik gabeko Brexit bat gertatuko balitz Europar Batasuneko lizentziak ez lukeela balioko Erresuma Batuan. Merkatugaiak Erresuma Batura garraiatzeko beharrezkoa izango litzateke GMEKen kontingente multilateralen baimenak izatea. Baimen horien jabeek badute baimena merkatugaiak errepidez garraiatzeko Garraio Ministroen Europako Konferentziak barne hartzen dituen 44 Estatu kideen artean. Espainia eta Erresuma Batua GMEKeko kide dira, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak ez du esan nahi erakunde horretatik ere aterako denik.

Baimen hori lortzeko prozedurari buruzko informazio gehiago esteka honetan

Era berean, komenigarria litzateke Operatzaile Ekonomiko Baimendu (OEB) bezala erregistratzea.  Erregistro hori egitea borondatezkoa da Europar Batasunean aduanetako operazioak egiten dituzten agenteentzat, eta posible egiten du aduana-tramiteak sinpletzea eta erraztasunak izatea segurtasun eta babes aldetik. Garraiolariak Aduanaren konfiantza duela adierazten duen frogagiria da.

Baimen hori lortzeko prozesuari buruzko informazio gehiago esteka honetan.