Select Page

Brexit FAQ

<< Volver al listado de FAQs

Akordiorik gabeko Brexit-a gertatzen bada, une honetan Erresuma Batuarekin egiten diren EB barruko operazioak inportazio/esportazio bihurtuko dira eta, beraz, BEZa ordaindu beharra izan lezakete. Erresuma Batura esportatzen duen enpresa batentzat Incoterm DDP-ren Vat Excluded aldaerak badu abantaila bat, ez duelako BEZik ordaindu behar jomugan, eta bakarrik bete behar dituelako esportazioari aplikatzen zaizkion aduana-formalitateak. Halere, bai DDP eta bai DDP Vat Excluded formulekin saltzaileak betebehar gehiago ditu, merkatugaien arriskuak bakarrik eskualdatzen direlako merkatugai hori eroslearen eskuetara heltzen denean, ez lehen, eta, hartara, garraio denboran istripu bat gertatzen bada edo merkatugaia kaltetzen bada, saltzailea da erantzulea.