BEINT Programa
Goi-mailako unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat
APARTEKO Lan-esperientzia pertsonalA eskuratu nahi duzu?
BADUZU GOGORIK ZURE PRESTAKUNTZA AKADEMIKO ETA PROFESIONALA OSATZEKO?
Hemen dago BEINT 2022 Beken deialdia. 30 urte baino gutxiago eta unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteei zuzenduta dago, eta prestakuntza nazioarteko erakunde eta enpresetan jasotzea ahalbidetuko dizu. Gainera, aukera izango duzu hainbat arlo sakonago ezagutzeko, hala nola nazioarteko merkataritzaren errealitate eta arauak, euskal ekonomia-ehuna, bere instituzio eta enpresak, eta kokagune anitzeko enpresen kudeaketarako eta nazioarteko salerosketarako beharrezkoak diren gaitasunak.
Beken zuzkidura ekonomikoa 30.000 € eta 60.000 € bitartekoa da, xede-herrialdearen arabera.
Ez ezazu galdu lan-merkaturako ateak irekiko dizkizun aukera paregabe hau.
Informa zaitez orain!
2022ko deialdia itxita:
Eskaera egiteko epea 2022ko martxoaren 3tik apirilaren 4ra izan da.
2 urteko iraupena 3 fasetan
Graduondoa
Nazioartekotze alorrean Unibertsitateko Espezialistaren Graduondoko Berezko Titulua
UZT-ABE 2022 4 hilab.
(Uztailaren 23tik abuztuaren 31ra ez dago klaserik)
Praktikak erakundeetan
Praktikak Basque Trade & Investment erakundearen bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzetan, Espainiako merkataritza-bulegoetan eta nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde edo elkarte batzuetan.
URT-ABE 2023 12 hilab.
PRAKTICAK ENPRESETAN
Praktika profesionalak atzerriko enpresa nazioartekotuetan edota Erakunde Multilateraletan
URT-ABU 2024 8 hilab.
Zuzkidura ekonomikoa 30.000€ eta 60.000€ artekoa izango da, xede-herrialdearen arabera
Hautaketa Probak:
2022ko apirilaren 30ean, larunbata, Bilbao Exhibition Centre (BEC)n, Ronda de Azkue Kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia
100 plaza, honela banatuak:
A modalitateko 80 beka gehienez (programaren 1., 2. eta 3. faseak egingo dituzte).
B modalitateko 30 beka gehienez (programaren 1. eta 3. faseak egingo dituzte).
Helburuak
- Nazioartekotze arloko trebakuntza ematea unibertsitateko titulua duten gazteei, horretarako eskainiz atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa eta beren mugikortasuna erraztuz, organismo sustatzaile eta enpresa nazioartekotuen bitartez.
- Euskal enpresei eta beste erakunde batzuei profesionalak eskaintzea, eraginkortasunez erantzun diezaieten ekonomia irekiaren erronkei. Merkatu berrietara sartzeko, prestakuntza teknikoa duten eta ingurune kultural desberdinetan lan egiten ohituta dauden pertsonak behar dira.
Garrantzitsua:
Izena emateko, hautagaiaren izenean dagoen ziurtagiri digitala beharrezkoa da. Ez ezazu izen-ematea azken egunerako utzi, balizko arazo teknikoei aurreratu zaitez.
Betebeharrak
- 30 urtetik beherako Euskal Herriko gazteak
- Goi mailako unibertsitate-titulua
- Ingeles gaitasuna, gutxienez B2
30 urtetik gora daramatzagu gazteak prestatzen merkatu globalerako
80ko hamarkadatik hona, Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotze Programa bat kudeatzen du, zeinaren helburua baita gazteei kanpo-merkataritza arloko prestakuntza ematea eta aukera eskaintzea atzerrian praktikak egiteko. Denbora honetan guztian, prestakuntza-premiak eboluzionatuz joan dira erakunde eta merkatu globalekin batera. Hori dela eta, nazioartekotzeko BEINT programa urtez urte aldatu beharra dago errealitate berrietara egokitzeko.
Dagoeneko milaka gazte eta enpresa atxiki zaizkio programa honi, zeinari esker hobeto ezagutu baitituzte nazioarteko merkataritzaren errealitatea eta arauak, euskal ekonomia-sarea, bertako erakunde eta enpresak, enpresa multikokatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak eta nazioarteko erosketa eta salmentak.
Bat egizu BEINT erronkarekin eta bizi ezazu lan eta pertsona arloan esperientzia paregabe bat, nazioarteko erakunde eta enpresetan formakuntza jasoz
Itzal handiko profesional bezala itzuliko zara etxera, zabalik izango dituzularik lan-merkatuko ateak
Julen Ibarra estatu batuetako finantza aholkulari praktikak egin zituen
Julen Ibarra AEBetako Finantza Aholkulari gisa egin zituen bere praktikak BEINT bekari esker. Esperientzia horretatik abiatuz, zure ibilbide profesionalean jauzi egiteko aukera paregabea dela azpimarratu du.
Aitor Orive Shangai hirian kirol marketing praktikak egin zituen
Aitor Orive ADE ikasleak Shangai hirian egon zen urte bat baino gehiago Kirol Marketing manager bezala lanean. Aitorrentzat bekak irauten zuen 20 hilabetetean etorkizunerako hartzen duzun esperientzia eta formakuntza da azpimagarriena.
Interesatzen zaizu?
Utzi iezazkiguzu zure datuak eta zurekin kontaktatuko dugu deialdia argitaratzen denean.
Ohiko galderak
Noiz izango da bekaren deialdia?
Noiz izango dira elkarrizketak?
Noiz jakingo dut onuraduna izan naizen?
Noiz egingo da 1. fasea?
1. fasea 2022ko uztailaren 1ean hasiko da. Uztailaren 23tik abuztuaren 31ra oporrak izango dira, eta klaseak irailaren 1ean hasiko dira berriro, 2022ko abenduaren erdialdera arte.