Select Page

Global Training bekak

Get ready,
Be more,
Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo.

Bekak Graduko Unibertsitate Titulazioa edo Goi Mailako Lanbide Heziketa duten Euskadiko 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta daude. Beka-eskaerak egiteko epea uztailaren 21ean hasi eta irailaren 22an amaituko da.

Global Training programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan.

Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da

Global Training 2023 beka-programak zazpi erakunde laguntzaile ditu beken kudeaketa eta tutoretza garatzeko. Kontsultatu beken eskaintza bateratua eta eman izena* gehien interesatzen zaizun beka kudeatzen duen erakundearen bitartez.
* Erakunde laguntzaile baten bidez bakarrik bidal daiteke hautagaitza, eta eskaerak bikoizteak hautaketa-prozesutik kanpo uztea dakar.

BEKA-ESKAERAK EGITEKO EPEA 2023KO UZTAILAREN
21ETIK IRAILAREN 22RA ZABALIK IZANGO DA.

Ikaslan - AFM

AFM Advanced Manufacturing Technologies

Ikaslan Euskadi

Fundación Novia Salcedo

Fundación Novia Salcedo

UPV - EHU

Euskal Herriko Unibertsitatea

Garapen - Fomento de San Sebastián

Garapen

Donostiako Sustapena

Eusko Ganberak

Arabako Ganbera

Cámara de Bilbao

Gipuzkoako Bazkundea

Confebask - ADEGI - Txorierri - HETEL

ConfeBask

ADEGI

Txorierri Politeknika

HETEL

HABIC - IDARTE

HABIC

IDARTE

Nazioarteko mugikortasun programa
Unibertsitateko goi-mailako gradua edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua duten eta atzerrian prestakuntza profesionala jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat

  • Global Training programak 500 plaza eskaintzen dizkizu esperientzia paregabea eskuratu dezazun atzerrian.
  • Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke.
  • 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.
  • Hilean 1.635 €-ko zuzkidura 6 hilabetetan.

Betekizunak

  • 30 urtetik beherako Euskadiko gazteak
  • Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua
  • Ingelesa jakitea (B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat).

2023ko araudi osoa kontsultatu
(Eskatzailearen intereseko informazioa I. eranskinean)

12 hilabeterainoko praktikak atzerrian

Kalkulatzen da etorkizun hurbilean EBko lanpostu guztien ehuneko esanguratsu batek goi-mailako kualifikazioa eskatuko dituela eta gaitasunak gehienbat hezkuntza ez-formalaren bidez jasoko direla, bereziki baloratuko delarik nazioarteko mugikortasuna, boluntariotza, ikaskuntza praktikoa lan-ingurune errealetan eta gazteriaren parte-hartze aktiboa.

Horregatik abiarazi zen 2012an “Global Training” beka-programa, ekonomia irekiko etorkizuneko erronkei konponbidea bilatzeko, Euskadiko gazteen gaitasunak, ezagutza, prestakuntza eta mugikortasuna garatzeko eta, bide horretatik, lan merkaturako prestatzeko. Programa honek -unibertsitateko titulua eta goi-mailako lanbide heziketako titulua duten gazteei bereziki zuzendua dagoenak- EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzen du euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak garatu ditzaten atzerriko enpresa eta antolakundeetan, aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten arabera.

Euskal enpresen nazioartekotzea indartzeko beharrezkoak izango dira hobeto eta sakonago prestatutako gazteak, euren bitartez eratzeko gizarte sostengarri bat, zeinetan emakumeek eta gizonezkoek independentzia ekonomiko berdina izango duten

Profesional estimatu bezala itzuliko zara etxera eta zabalik izango dituzu lan-merkatuko ateak

Zalantzaren bat daukazu?

Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara.