Lege informazioa

Pribatasun-politika

Dokumentu honetan aurkituko duzu zure interesekoa izango den informazioa Basque Tradek zure datu pertsonalak eta eskubideak nola tratatzen dituen jakiteko, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren (DBAO) arabera.

Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak

Basque Trade Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade & Investment, S.A. Spri Taldearen baitako sozietate publikoa da, Spriren nazioarteko zerbitzuen eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzaren arteko elkartzetik sortua.

Basque Trade-kin harremanetan jar zaitezke:

  • Aurrez aurre edo posta bide ondoko helbidean:
    Basque Trade&Investment
    Urkixo Zumarkalea, 36, 5. solairua Bizkaia plaza Eraikina.
    48011 Bilbo
  • Telefono bidez: (+34) 94 403 71 60
  • Posta elektroniko bidez: lopd@basquetrade.eus

Zure eskubideak erabiltzea

Aurreko puntuan adierazitako edozein bidetatik zure eskubideak egikaritu ahal izango dituzula jakinarazten dizugu:

  1. Datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, tratamenduaren xede zein diren eta haiekin egindako tratamendu-eragiketak jakiteko;
  2. Edozein datu pertsonal oker zuzentzeko eskubidea;
  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean;
  4. Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa denean; kasu horretan, datuak gorde ahal izango ditugu, bai ekitaldirako, bai erreklamazioak defendatzeko.
  5. Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, goian aipatutako taulan adierazitakoez tratatzeko gaitzen gaituen legezko oinarria interes legitimoa bada. Sozietateak zure datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta bidezko interes legitimorik badu, edo erreklamazioak egiteko, erabiltzeko edo erreklamazioak defendatzeko bada.
  6. Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea, goiko taulan adierazitakoez tratatzeko gaitzen gaituen legezko oinarria kontratu-harremana edo zure adostasuna baldin badira.
  7. Sozietateari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamenduan datuen babesari buruzko legedia urratu dela uste baduzu.

Basque Trade-k egindako tratamenduei buruzko informazioa

Basque Trade-k Tratamenduaren Jarduera Erregistro bat dauka; bertan, arduradunak egindako tratamenduen eta oinarri juridikoari buruzko informazioaren berri ematen da:

  1. Laguntzak, zeintzuen oinarri juridikoa Basque Trade-n misioa betetzeko kontratu-harremana den.
  2. Bezeroak, enpresak edo erabiltzaile zein bezeroak harremanetan jartzeko pertsonak izan daitezke.
  3. Aholkulariak, zeintzuen oinarri juridikoa Basque Trade-n kontratu-harremana den.
  4. Kontseilariak, zeinaren oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna den.
  5. Giza baliabideak, zeinaren oinarri legitimoa lan-legeriaren araberako kontratuzko harremana den.

Behar bezala justifikatutako kasuan, Tratamenduaren Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago jakin behar izanez gero, Basque Trade-ra jo daiteke 1. paragrafoan identifikatutako edozein kanaletatik.

Segurtasuna eta bermeak

Gure helburua da beti datu pertsonalak modu egokian eta legezkoan prozesatzea, indarrean dauden datuak babesteko printzipioen arabera.

Basque Trade-ek bidezko interesean oinarritua tratatzen dituen datu pertsonalei dagokionez, arduradunak kaltedunen interesak, eskubideak eta askatasunak kontuan hartzen ditu eta legeak eskatzen duen neurrian, dagokien pribatutasuna kaltetu ez dadila bermatuko du.

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoarekin. Horiek SPRI-en informazio-segurtasunari eta datuen babesari buruzko politika osatzen duten agirietan deskribatuta daude.

Zenbat denboran zehar gordeko ditugu zure datuak?

Datuak beharrezkoa den denboran zehar baino ez ditugu mantentzen, aplikatu beharreko legeak betetzeko. Zure datuak dagoeneko ez badira lege-helburuetarako beharrezkoak, datuak babesteko legeen arabera suntsitu egingo dira.

Zure datuen transferentzia

Datu pertsonalak hirugarrenei eman dakizkieke, SPRI (ikus www.spri.eus) satzen duten sozietateei barne, datuak jaso zireneko helburua mantentzen dela bermatuz.

Laguntzekin, aholkulariekin eta bezeroekin erlazionaturiko zenbait tratamenduren kasuan, datu-lagapenak egin daitezke Basque Trade-k bere zerbitzua eskaini ahal izateko harremanetan egon daitekeen munduko edozein herrialdetara.

Datu-jakinarazpenak ere egin daitezke, tratamendu bakoitzaren legezko betebeharrak betetzeko eta, kasu batzuetan, hornitzaileei egingo zaizkie, datuak tratatu eta Basque Trade-en kudeaketa egokia egiteko beharrezkoa den kasuetan. Informazio hori Tratamendurako Jardueren Erregistroan zehazten da.

Komunikazio komertzialen bidalketa zerbitzuan baja ematea

Interesdunak eskubidea du merkataritza-komunikazioak bidaltzeko emandako baimena edozein unetan ezeztatzeko, adierazitako edozein bide erabilita eta jakinarazpen soil baten bidez, eta zehazki, komunikazio bakoitzean txertatutako estekaren bidez, komunikazio komertzial elektronikoen bidalketa bertan behera utziz.

Konfidentzialtasuna

Web Orrialdearen bidez edo zurekin mantentzen ditugun komunikazioen bidez jaso ditzakegun datu pertsonalak isilpekotasunez tratatuko dira, eta, aplikatzekoa den legedian ezarritakoaren arabera, sekretua gordetzeko konpromisoa hartuko dugu.

Pribatutasun-politika eguneratzea

Posible da Pribatutasun Politika hau eguneratu beharra izatea; horregatik, beharrezkoa da politika hau aldizka berrikustea, eta, ahal den neurrian, Web Gunera sartzen zaren bakoitzean hori egitea, bildutako informazio motaren eta horren tratamenduaren berri behar den bezala jaso dezazun. Pribatutasun Politika Web Gunearen oinean aurkitu ahal izango duzu. Hala ere, zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten dion pribatutasun-politika honetan aldaketaren bat gertatzen bada, horren berri emango dizugu.

Pribatutasun Politika 2019/02/25ean eguneratu zen azkenekoz.

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Google Analytics cookie-ak

Googlek bermatzen du instalatutako cookie-ek ez dutela biltzen datu pertsonalik, eta bakarrik erabiltzen direla bestelako informazioa biltzeko: bilaketen joerak, erabiltzailearen zaletasunak, webaren funtzionamendua, webarekin lotutako publizitatea, erabiltzailearen kokalekua eta beste batzuk. Googlek erabiltzen dituen cookie-ei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Tipos de cookies que utiliza Google que utiliza Google esteka.

Google Analitycs tresnak neurketa horiek egiteko zure ordenagailuan instalatzen dituen cookie-ak Cookies usage on websites webgunean daude deskribatuta (ingelesez bakarrik dago).

Googlek bere baldintza orokorrak eta bere pribatutasun politika jarraitzen du bere zerbitzuak ematean.

BasqueTrade & Investment bere web atariko erabiltzaileei jakinarazten die Googlek webgune honen erabilerari buruz eskuratzen duen informazioa Googlena bakarrik dela, bere izenean biltzen duela, eta webgunearen titularrak ez duela informazio hori eskuratzen, baizik eta Google Analitycs tresnaren bitartez Googlek berak ematen dion informazio agregatua, inongo IP helbiderekin lotuta ez dagoena.

Erabiltzaileak argi izan behar du Googlek finkatzen duela uneoro Google Analytics tresnak atzematen duen informazioaren tratamendua eta erabilera, eta baita ere cookie baten funtzionamendua eta iraupena. Hala, Googlek informazioa eman ahala, erabiltzaileak posible du informazio horren bidalketa eragoztea: aski du horretarako bere nabigatzailearen ezarpenetan cookie-ak instalatzeko aukera desaktibatzea.

Beste cookie-ak

Paraleloki, gure webguneak zure arakatze-lehentasunak gogoratzeko beharrezkoak diren bestelako cookieak erabiltzen ditu indarrean zehar eta horrela esperientzia hobea eskaintzen dizu. Hauek dira:

  • PHPSESSID cookie bat da eta bere xedea webgunean saio bakarra identifikatzea da.
  • _dc_gtm_XXXXX Google Tag Manager kudeatzen duen cookie bat da, eta Google Anaytics etiketa kudeatzeko da.
  • adimedia_aceptarLeyCookies, erabiltzaileak dagoeneko cookie-politika onartu duela gordetzen du, eta cookie-ak berriro onartzea ekiditen du.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

Ados ez bazaude, deskribatutako “cookieek” aipatutako informazioa biltzen badute, zure arakatzailearen ezarpenetan uko egin dezakezu. Jarraian, arakatzaile ohikoenetan “cookieak” baztertzeko beharrezko argibideak eskaintzen dizkizugu:

Gailu mugikorren kasuan, ohikoa da aukera hauek ezarpenak atalean edukitzea.

Hala ere, gogorarazten dizugu cookieak baztertzen badituzu, litekeena dela gure webguneko zenbait zerbitzu eta funtzio desgaituta egotea, eta, beraz, ezin duzu webgune hau ezin hobeto erabili.

Era berean, gogorarazten dizugu, gure webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu cookieen erabilera baztertzeko zure arakatzailearen ezarpenak pertsonalizatu gabe, ulertuko dela mekanismo horiek erabiltzeko baimena ematen duzula, 22.2 artikuluan jasotako baldintzetan. Informazioaren Gizartearen Zerbitzuari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea, martxoaren 30eko 13/2012 RD idaztearen arabera.