BASQUE COUNTRY LIZITAZIOAK PLATAFORMA

PREST GLOBALKI LEHIATZEKO?

Eusko Jaurlaritzak eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Lizitazioen Euskal Plataforma sortu dute, euskal enpresek gehiago parte har dezaten organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan, bultzada bat emanez horrela Euskadiko enpresa-sarearen nazioartekotze prozesuari.

Egungo ekonomia globalizatu eta ezinago lehiakorrean euskal enpresek erakutsi dute gaitasun handia dutela berritzeko, eta hainbat sektoretako abangoardian kokatu dira Europan beren kalitate-maila handiari esker.

Orduan, zergatik ez lehiatu lizitazio multilateraletan munduko edozein tokitan? Zergatik negozio multilaterala?

NAZIOARTEKO LIZITAZIO PUBLIKOETAN PARTE HARTZEA MODU BIKAINA DA EUSKAL ENPRESEN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO

AUKERA EMATEN DU TOKIKO MERKATUETAN SARTZEKO ARRISKU MINIMOEKIN

GARAPEN MULTILATERALEKO BANKUAK (MDB) EGONKORTASUN HANDIKO INBERTSIO JARRAITUAK EGIN DITU AZKEN HAMARKADETAN, ARE KRISI GARAIETAN ERE.

BASQUE COUNTRY LIZITAZIOAK PLATAFORMA
Plataformaren helburua da euskal enpresek aprobetxa ditzatela merkatu multilateralak eskaintzen dituen aukerak, beren negozioak nazioartekotzen hasteko edo nazioartekotze gradua handitzeko.

HORRETARAKO, BASQUE COUNTRY LIZITAZIOAK
PLATAFORMAREN (BCLP) BIDEZ POSIBLE DA

Aukerak sasoiz identifikatzea

Enpresak organismo lizitatzaileei aurkeztea Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, alde batera utziz aurkezpen “hotzak”

Euskal enpresak posizionatzea lizitazioak argitaratu baino lehen

Era berean, BCLPk aholkularitza eta laguntza ematen dizkie enpresei proiektuen lizitazio eta esleipen ziklo osoan zehar, arrakasta izan dezaten.

IDENTIFIKAZIO GOIZTIARRAREN FASEA

  • Herrialdeak eta proiektu motak aukeratzea
  • Proiektuen identifikazio goiztiarra
  • Enpresak identifikatzea
  • Proiektu – enpresa Matching-a

HAUTAGAITZAK PRESTATZEKO FASEA

  • Tokiko bazkideak identifikatzea
  • Partzuergoak sortzea
  • Interes-adierazpenak (EOI) prestatzea

ADIMEN LEHIAKORRAREN ETA POSIZIONAMENDUAREN FASEA

  • Bisitak jomugara
  • Aurkezpen korporatiboak
  • Konfiantzazko espazioak sustatzea
  • Basque Country posizionamendua

LIZITAZIO PROPOSAMENAK PRESTATZEKO FASEA

  • Proposamen tekniko eta finantzarioak aurkezteko laguntza eta aholkularitza
  • Proposamenak defendatzea bezeroaren aurrean

PARTE HARTZEN DUTEN ENPRESAK

Gero eta enpresa gehiagok egin dute bat Basque Country Lizitazioak Plataformarekin proiektu multilateralei ekiteko. Enpresa horiek balio erantsia ematen diete proiektuei eta hainbat sektoretan duten “know how” eta esperientzia esportatzen dute.

Plataformara atxikitako euskal enpresen bilatzailea

PLATAFORMAKO KIDE IZAN NAHI DUZU?

ESKATU PLATAFORMAN
ALTA HARTZEA

Lizitazioen Euskal Plataforman alta eskatzeko, oinarrizko informazio bat eman behar diguzu zurekin harremanetan jar gaitezen. Informazio hori jasotakoan, gure lantaldea zurekin harremanetan jarriko da eta zure enpresaren datuak eskatuko dizkizu. Mesedez, eman datu hauek:

  • * Esparru guztiak dira derrigorrezkoak