Balore eta konpromisoak

Gure balore eta konpromisoak

Sozietate publiko bat gara, zerbitzu integrala eskaintzen diona euskal enpresari bere nazioartekotze-bidean, eta helburutzat dugu modu sostengarrian indartzea euskal enpresaren lehiakortasuna, horretarako baliatuz Kanpo Sarea, diruz lagundutako programak eta Talentuaren sorrera.

Profesionaltasuna bezeroaren aurrean

  • Betetzen ditugu helburu eta zereginak eta errespetatzen ditugu ezartzen zaizkigun epeak.
  • Modu aktiboan inplikatzen gara hartu ditugun konpromisoak betetzeko lanean, betiere bezeroaren asebetetasun osoa bilatuz.
  • Objektibotasunez egiten dugu lan eta bermatzen dugu gure jardueretan tratu berdintasuna errespetatzen dugula.
  • Bezeroari entzuten diogu eta kontuan hartzen ditugu bere beharrak gure erabakiak hartzean, eta bere igurikipenak gainditzen ditugu.

Gardentasuna

  • Leialki ematen dugu gure ekintza guztien kontu, bai erakunde barruan, bai kanpoan.
  • Berdintasun, gardentasun eta konkurrentzia printzipioek gidatzen dute gure lana, eta gure gain hartzen dugu gizartearen etorkizunaren ardura.
  • Etikoki, koherentziaz eta zintzo jokatzen dugu, argi eta garbi adieraziz pentsatzen eta sentitzen duguna.

Sare-lana eta inplikatutako pertsonak

  • Lankidetza eta sare-lana bultzatzen ditugu pertsonen eta lan-arloen arteko sinergiak indartuz, horrela balio handiagoa emateko egiten ditugun jarduerei.
  • Pertsona guztiak inplikatzen ditugu, gure helburuetara errespetuz eta enpatiaz iristeko bidean.
  • Lankidetza, Adiskidetasuna eta Kohesioa indartzen ditugu lantaldeetan.
  • Pertsonak ilusionatzen eta batzen ditugu.
  • Taldean egiten dugu lan, polibalenteak eta autonomoak gara gure zereginak gauzatzean.

Erantzukidetasun instituzionala

  • Baliabide publikoak erantzukizunez eta eraginkortasunez kudeatzen ditugu.
  • Eraginkortasunez eta gizarte-errentagarritasunez lan egiten dugu, kontuan harturik beti gure jarduerak dakarren onura soziala, ahalik eta baliabide gutxien kontsumituz eta jarritako helburuak lortuz.
  • Eredugarriak izan nahi dugu eta modu baikorrean erantzuten diegu gure jarduera profesionalean hartzen ditugun konpromisoei.
  • Konfiantza lantzen dugu kontsekuente izanez eta zintzo eta leial jokatuz.
  • Gure konpromisoak betetzen ditugu. Esaten eta sinatzen dugun guztia betetzen dugu.

Hurbiltasuna

  • Errespetuz, hurbiltasunez eta enpatiaz jokatzen dugu eta arreta egokia ematen diegu gurekin harremanetan jartzen diren pertsona eta enpresa guztiei.
  • Iristerrazak gara eta tratu pertsonalizatua ematen diogu gure zerbitzuak baliatu nahi dituen enpresa bakoitzari.

Kudeaketa aurreratua eta berrikuntza

  • Onartzen ditugu helburuak betetzeko prozesuan hartutako erantzukizuna eta konpromisoak, bai eta horiek betetzeko ardura, eskura ditugun baliabideak optimizatuz.
  • Konprometiturik gaude Etengabeko Hobekuntzarekin eta kudeaketa aurreratuarekin.
  • Etengabeko hobekuntza da gure iparra.
  • Konpromisoa hartu dugu estrategian ezarritako helburuak betetzeko eta Kudeaketa Planean jasotako ekintzak gauzatzeko.
  • Proaktiboak eta malguak gara, erne gaude ingurunearekiko, Sormena landuz eta erronka berriak onartuz.