Select Page

Berriak

Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Automobilgintzako Behatokiaren informazioa eguneratu du ibilgailu arinen salmentei eta ekoizpenari buruzko 2021aren amaierako datu berriekin, arreta berezia eskainiz herrialde ekoizle eta eskualde garrantzitsuenei.

Gainera, atal berezi bat eskaini dio erdi-eroaleen eskasiak izan duen inpaktuari, eta OEM eta Tier1 garrantzitsuenen azken nobedadeak ere jaso ditu.

Edizio honek bere baitan hartzen ditu:

  • Perspektiba globalak
    • Ibilgailu arinen salmentak eta ekoizpena
    • Ibilgailu elektrifikatuen salmentak eta ekoizpena
  • Joerei buruzko insight-a
    • Erdi-eroaleen eskasia eta hornikuntza-kateetan izan duen inpaktua
  • Egoera eskualdeka
    • Europa: Alemania, Frantzia, Espainia, Italia, Erresuma Batua, Errusia, Txekiar Errepublika, Turkia
    • Amerika: Estatu Batuak, Mexiko, Brasil
    • Asia: Txina, Japonia, India, Hego Korea
  • OEM eta Tier1 garrantzitsuenen mugimendu estrategikoak
    • Europakoak, Amerikakoak eta Asiakoak

Txosten osoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskatu egin behar dute.
Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus

Salmenten eta ekoizpen globalaren bilakaeraren laburpen bat deskargatu daiteke HEMEN:

220223-BasqueTrade-Informe-sector-automocion-Observatorio-Q4-Compacto