Informazioa
[content_by_category cat_id=4655]
-
Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan
Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.
Deskargatu hemen txostena. -
Alemaniako osasun-sektorea. Ohar teknikoa
Basque Trade & Investmentek ohar tekniko berri batean aztertu ditu Alemaniako osasun-sektorearen bilakaera eta Euskadiko enpresek farmazia eta gailu medikoen arloetan merkatura sartzeko dituzten aukerak.
-
Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den
Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz.
Deskargatu hemen txostena. -
Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an
Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du.
Deskargatu hemen txostena. -
T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla
Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko.
-
BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekialde Hurbileko tentsioak eta munduko ekonomiaren zatiketak 2026rako hazkunde-aurreikuspenak baldintzatzen dituzte
Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren edizio berria argitaratu du, 2026ko gainerakoan, nazioarteko merkatuak baldintzatuko dituzten azken aurreikuspen ekonomikoak, arrisku geopolitikoak eta joerak jasoz.