1.200 milioi euroko aukera Kolonbiarako gailu medikoen salmentarekin

  Gailu medikoen sektoreak Kolonbian duen egoera aztertu da  SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldi batean. Negozio horrek diru kopuru handiak mugitzen ditu urtero: iaz Kolonbiak 1.200 milioi euro gastatu zituen gailu medikoak inportatzen.   OME-Osasunaren Munduko Elkartearen arabera, Kolonbiakoa da Latinoamerikako osasun sistema onena, eta horregatik da merkatu … Read more

Leer más >

EUROPAR BATASUNAREN ETA ERRESUMA BATUAREN ARTEKO HARREMANEN ESPARRU BERRIA

Abenduaren 24an, ia 10 hilabeteko negoziazioen ostean, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak elkarrekin sinatu zuten Merkataritza eta Lankidetza Akordioa, bi aldeen arteko harreman-esparru berri bat arautzen duena. Akordio hori indarrean sartu zen 2021eko urtarrilaren 1ean, behin bukatu ondoren Erresuma Batuak izan duen trantsizio-aldia Europar Batasunaren araudien menpe jarduteko, nahiz eta 2020ko otsailean utzi zion estatu kide izateari.

Leer más >

2021 Urtarrila / Nazioarteko Behatokia

BasqueTrade-k argitaratutako Nazioarteko Behatokiaren edizio berrian hizpide hartu dira azkenaldiko gertakari geopolitiko eta ekonomiko garrantzitsuenak. Joe Biden Estatu Batuetako presidentetzara iritsi izanak ikusmin handia sortu du mundu osoan.

Leer más >

Italia herri txostenaren aurkezpena

Italia munduko zortzigarren ekonomia da eta Europako laugarrena. IED fluxuen munduko 20 herrialde hartzaile eta inbertitzaileen artean dago, 27.000 milioi dolarreko sarrerak eta 25.000 milioi dolarreko irteerak. Mediterraneo itsasoaren erdialdean dagoen fabrikatzaile globala, eta EBko merkatu handienetako da. Gainera, mundu osoko herrialde esportatzaile eta inportatzaile handienetako bat da ere.

Leer más >

Kunshan-eko agintariek Txinan kokatuko euskal enpresa batzuk saritu dituzte

Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko Saria” eman diete GESTAMP eta ORKLI euskal enpresei. Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldiaren esparruan, FAGOR EDERLAN “Gehien hazi diren 10 enpresetako bat” bezala saritua izan zen, MONDRAGON ASSEMBLYk “Epidemien aurkako Bermean Ekarpen Nabarmena egin duten enpresen Saria” jaso zuen eta GESTAMP, gorago aipatutako saria … Read more

Leer más >

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

  Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak dauden nazioarteko proiektuak finantzatzeko planetako hainbat eremutan, hala nola, Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean. Amerika Arteko Garapenerako Bankuko (BID) eta Europako Berreraikuntza eta Garapen Bankuko arduradunek parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu eta erakunde bereko kide den Alberto Gavínek moderatutako … Read more

Leer más >