Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz.
Deskargatu hemen txostena.

Leer más >

T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla

Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko.

Deskargatu HEMEN

Leer más >

Ekialde Hurbileko gatazkak eta merkataritza-tentsioek lehengaien merkatua baldintzatu dute 2026ko bigarren hiruhilekoan, nahiz eta tentsioak baretzeko zantzuak agertzen hasi diren

Basque Trade & Investment erakundeak 2026ko bigarren hiruhilekoari dagokion Lehengaien Behatokiaren edizio berria jarri du euskal enpresen eskura. Bertan, industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera aztertzen da, baita nazioarteko testuingurua eratzen ari diren faktore geopolitiko, arauemaile eta komertzialak ere. Deskargatu hemen txostena.

Leer más >

EB-Mercosur akordioak 250 milioi euroko hazkundea ekar dezake euskal esportazioetan

2026ko maiatzaren 1etik indarrean den behin-behineko merkataritza-akordioaren (iTA, ingelesezko siglengatik) aplikazio probisionalak eraldaketa garrantzitsua ekarriko du euskal enpresek Mercosur-eko merkatura sartzeko dituzten baldintzetan. Agertoki honen aurrean, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, analisi sakon bat egin du muga-zergen eta araudien aldaketek Euskadiko esportazio-posizioan nola eragingo duten zehazteko, sektore eta … Read more

Leer más >

Inportatzen al dituzu Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoaren (CBAM) eraginpean dauden merkantziak? Gida honek azalduko dizkizu horren eragin operatiboa eta finantzarioa aurrez ikusteko gakoak

Basque Trade & Investmentek TACEX by ATErekin elkarlanean prestatutako ibilbide-orriak 2023/956 Araudiak (EB) ezarritako CBAMren prozedura legalak aztertzen ditu Euskadiko enpresei Europako merkatuaren eskakizun klimatiko berrietara egokitzen laguntzeko.

Deskargatu txostena

Leer más >