Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko

Azaroaren 14an eta 15ean, Japoniako Fukushima prefekturako delegazio bat Euskadin izan da. Eusko Jaurlaritzak Elkar Ulertzeko Memoranduma (MOU, ingeleseko siglengatik) du sinatuta 2019tik herrialde horrekin. Tresna horren bidez bi gobernuen arteko lankidetza indartu da eta bi aldeentzako interesekoa den bidea zabaldu da industriaren, ingurumenaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik funtsezkoak diren sektoreentzat. Duela bost urte, energia berriztagarriari, … Read more

Leer más >

Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Basque Health Clusterrarekin batera, “Datu Sanitarioen Europako Esparrua (EHDS): Erronkak eta aukerak” izeneko panel titularra antolatu du aste honetan MEDICA 2024 azokaren baitan, osasunaren sektoreko nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako baten esparruan. Saioak harrera bikaina izan zuen profesionalen artean, 115 espezialista ingururen parte-hartzearekin, eta … Read more

Leer más >

B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuliko da Bilbon antolatuko den bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimenaren helburu nagusia emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea da. “Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopak hautsi eta … Read more

Leer más >

Ibone Bengoetxea lehendakariordearen ustez, deskarbonizazioa garatzeko “ezinbestekoa” da berrikuntza

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak nabarmendu duenez, berrikuntza “ezinbestekoa” da etorkizuneko erronkei aurre egiteko: “deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien hedapena, esate baterako”. Astearte honetan, Bengoetxeak Euskadiko eta Akitaniako erakunde mailako ordezkarien eta enpresen arteko lankidetza indartzea helburu izan duen ekitaldi batean hartu du parte Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldia soluzio teknologiko berrien bidez deskarbonizazioa indartzeko asmoz Euskadik, Nafarroak eta … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da

“Ziur gaude Japoniarekin eta Taiwanekin harremanak estutzea funtsezkoa dela Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak bertan ezagutu ditzaten”, azpimarratu du Jauregik.  Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi aste honetan Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da. Bi herrialdeak Asia-Pazifikoko eskualdean daude, eta eskualde hori interes … Read more

Leer más >

Euskal automobilgintzak Japoniako enpresen interesa piztu du

Japoniako Hiroshima hiriko enpresa-ordezkaritza batek, Hiroshimako Unibertsitateko Digital Manufacturing Education and Research Center buru duela, misio estrategiko bat gauzatu du aste honetan Euskadin. Basque Trade & Investment-ekin (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziarekin lankidetzan antolatu da bisita, eta bi eskualdeetako automozio-industrien arteko loturak sendotzea eta lankidetzarako aukerak aztertzea izan du helburu. Enpresen … Read more

Leer más >

Garapen profesionala eta lidergo inklusiboa: B-WOMENIN Globaleko 4. saioko gakoak

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak laugarren saioa antolatu zuen joan den asteazkenean, urriaren 23an, Bilboko Merkataritza Ganberan. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sustatutako ekimen honek enpresen nazioartekotzearen eremuan emakumeen presentzia indartzea du helburu. Ainhoa Ondarzabal Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusiak eman zion hasiera topaketari, eta … Read more

Leer más >

Euskadik lotura komertzialak estutu ditu Asiako fabrikazio aurreratuko merkatuarekin

Txinako Jinan hiriko eta Shandong barrutiko ordezkaritza bat Euskadin izan da aste honetan, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatutako misio batean. Bisita honen helburu nagusia Euskadiko eta Txinako  ekipoen fabrikazioaren sektoreko enpresen arteko lankidetza indartzea izan da. Jinan, Shandong probintziako hiriburua, Txinako eskualde dinamikoenetako bat da, eta maila ekonomikoari … Read more

Leer más >

BasqueTrade-k Euskadiren eta Australiaren arteko lotura komertzialak indartu ditu

Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak Rosemary Morris-Castico, Australiak Espainian duen enbaxadorea, hartu zuen joan den astean. Bilera BasqueTrade-ren egoitzan izan zen, eta Euskadiren eta herrialde ozeanikoaren arteko merkataritza-harremanak aztertu ziren, bi eskualdeen arteko lotura ekonomikoak indartzeko eta enpresen arteko lankidetzarako aukerak nabarmentzeko. Harreman komertzial horiek sendotzeko eta euskal enpresei … Read more

Leer más >

Euskal Makina-Erreminta negozio-aukerak aztertzen ari da Vietnamen

Makina-erremintaren sektoreko euskal enpresen ordezkaritza batek enpresa-misio bat egin zuen joan den astean Vietnamera, herrialdearen hazkunde industriala bertatik bertara ezagutzeko eta negozio-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu zuen ekimena, AFM Clusterrarekin elkarlanean, eta, bertan, Juaristi, Ekin, Danobat, Ibarmia, Ona, Fagor Automation eta Pasaban enpresek hartu zuten … Read more

Leer más >