SPRIk argi azpimarratu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin

SPRIk argi eta garbi azpimarratu du “aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin”. Horixe esan du UNIDOk (Nazio Batuen Garapen Industrialerako Erakundea) antolatzen duen Multilateral Industrial Policy Forum foroan eta, zehazkiago, “Gender and Industrial Policy” izeneko saioan, non elkarrizketa dinamiko bat sustatu baita industria sektoreko emakumeen sustapenarekin konprometituta dauden hainbat alderdiren artean. … Read more

Leer más >

Sprilur-ek atera ditu lehiaketara Eibarko Erisono industrialdean erabilpen tertziarioko eraikin berri bat egiteko lanak

   Lurzoru industriala kudeatzeko Sprilur sozietate publikoak (Eusko Jaurlaritzaren menpekoa eta SPRI Taldean integratua) oraintsu argitaratu du lehiaketa bat 9.625 m2ko eraikin berri bat egiteko Eibarko Erisono industrialdean enpresa-ekimen aurreratuetarako  eta inguruko teknologi zentroetan sor litezkeenetarako.   Sprilur-ek 9.100 eta 5.326 m2ko bi partzela ditu Eibarren, Teknikerren egungo egoitzatik hurbil. Partzela horietan eraikuntza-lanak hainbat fasetan … Read more

Leer más >

Grupo Campezok ekonomia zirkularra sustatzeko eta bigarren mailako lehengaien erabilera optimizatzeko proiektua abiarazi du

Ia bi urteko lanaren ondoren, lehen urratsak eman berri ditu GZSk, Grupo Campezoren ekonomia zirkularreko hainbat proiektu garatuko dituen enpresak. Proiektua “Gipuzkoako gizartean dagoen arazo bati erantzuna emateko asmoarekin sortu da, hau da, industria-jardueren hondakinen balorizazioa”, Grupo Campezoko zuzendari nagusi Fernando García Pradok nabarmendu duenez. Ez da hondakinak kudeatzeko proiektu bat, baizik eta “gure bezeroei … Read more

Leer más >

Ekintzailetza osasunean eta ongizatean: Araba #EkinBreakfast

Urteak dira osasunaren eta ongizatearen sektorea garapen-aukera handiko merkatu-nitxo gisa posizionatu zela. Berrikuntza-maila handiko hainbat enpresak pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako soluzioak, produktuak eta zerbitzuak ikertu eta eskaintzen dituzte. Esparru horretan oso ikuspegi desberdinetatik bidea zabaltzen ari diren Arabako proiektu ekintzaileen zenbait adibide izan ditugu Europe Week Startupean barne hartutako Ekin Breakfast honetan. Onak proiektuko Adrian … Read more

Leer más >

ITP Aero konpainiak BIND 4.0ko startupak eta partnerrak gonbidatu ditu haren eraldaketa digitaleko proiektuak ezagutzera

Startup parte-hartzaileek eta BIND 4.0ko enpresa partnerrek konpainia bisitatu dute bertako arduradunen eskutik    BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren azelerazio-programaren startupak ITP Aero motor aeronautikoen konpainia liderraren egoitzan izan dira gaur goizean, Bizkaiko Parke Teknologikoan. ITP Aero ?BIND 4.0rekin lankidetzan dihardu 2016ko lehen ediziotik, programaren partner enpresa gisa? aeronautika-konpainia liderra da estatuan I+G+Bko inbertsioari dagokionez, … Read more

Leer más >

Sariki: “Gure nazioartekotze-estrategia bultzatu dugu Portugalgo eta Marokoko merkatuetan hazteko”

Dimentsio-metrologia luzera-unitatearen bidez zehazten diren propietate guztiak neurtzean datza, hala nola distantzia, posizioa, diametroa, biribiltasuna, lautasuna edo zimurtasuna. Horrela, neurketa- eta proba-ekipoen kalibrazioan, produktu edo zerbitzu baten diseinu-etapan edo are produktuaren zerbitzu teknikoan edo mantentze-lanetan ere aplikazioak ditu. Eremu horretan aritzen da Sariki enpresa gipuzkoarra, Madrilen, Bartzelonan, Galizian eta Portugalen ordezkaritzak dituena. Borja Garate Iraolagoitia … Read more

Leer más >

Euskadiko Parke Teknologikoen Abantoko campusa abian jarri da, EIC eraikina entregatu baitzaie, dagoeneko, Euskadi trantsizio energetikoan erreferente bilakatzea xede duten enpresa eta proiektuei

Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berria abian da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak EIC- Energy Intelligence Center eraikina aurkezteko eta hura Petronor, Tubos Reunidos, Vicinay, AMPO eta Tubacex enpresei entregatzeko ekitaldia egin ondoren; gaur goizean izan da ekitaldia. Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan dira instalazioak Euskadiko trantsizio energetikoaren prozesurako … Read more

Leer más >

Farmaconsulting liderra da aholkularitza farmazeutikoaren Estatuko merkatuan

Inon bada merkatu espezializaturik eta erregulazio-indize zorrotza duenik, merkatu farmazeutikoa da hori, zalantzarik gabe. Eta duela hogeita hamar urtetik Farmaconsulting enpresa arabarrak paper garrantzitsua du esparru horretan, aholkularitza farmazeutikoan espezializatuta dagoelarik. Liderra da esparru horretan, enpresaren ordezkaritza-sarera (Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, A Coruña?) biltzen diren bere 80 profesionalen ezagutza teknikoari esker. Enpresa Gasteizko egoitza berri … Read more

Leer más >

LEVIS, ekodiseinua eta ekonomia zirkularra ibilgailu elektrikoetarako osagai arinduak garatzeko

Europa garbiago eta lehiakorrago baterako EBko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Plan berrian, ibilgailuak nabarmentzen dira baliabideen kontsumo handia eta ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzeko ahalmen handia duten sektoreetako bat bezala. Testuinguru horretan, duela urte eta erdi sortu zen LEVIS proiektu europarra, zazpi herrialdetako hamahiru industria- eta ikerketa-bazkidek osatutako ekimena, ibilgailu elektrikoetarako osagai arinduak garatzea helburu duena, hain … Read more

Leer más >

Enkarterri, Mankomunitatea, BIC Bizkaia Ezkerraldea, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza eskualdearen garapena aztertzen ari dira

Enkarterriko Plan Estrategikoaren Talde Eragilea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko 11 udalerriek ? Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla ?, Mankomunitateak eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak osatua, 50 jarduketen aurrerapen-maila jarraitzeko bildu dira, 28,7 milioi euroko inbertsioarekin.   Enkarterriko Plan Estrategikoaren Talde Eragilea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko … Read more

Leer más >