‘Durangaldeko Ekogarapen Guneak’ Lanbide Heziketa, Unibertsitate Prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza, sektore berriak eta Durangalderako negozio-aukerak bateratuko ditu

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta DEK ? DEK ? Durangaldea Enpresa Ekimenak “Durangaldeko Ekogarapen Gunea”, Durangaldearen etorkizuneko lehiakortasunerako funtsezko proiektua aurkeztu dute. Goi-mailako prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza, sektore berriak eta negozio-aukerak batzen ditu. Helburua, enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko gai izango den, eskualdeko lehentasun estrategikoekin bat datozen oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen lagunduko duen eta … Read more

Leer más >

BIND 4.0k izena emateko epea ireki du etorkizuna lideratu nahi duten eta industria eraldatu nahi duten enpresentzat

BIND 4.0 partner berriak izateko industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreetako enpresek izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.   BIND 4.O industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak deialdia ireki du, Euskadiko enpresek startupen azken soluzioekin abian jarri diren proiektuei esker berrikuntza eta eraldaketa digitala jada lideratzen duten konpainia handiekin … Read more

Leer más >

Brankak nazioartekotzearen aldeko apustua bultzatu du Europan

Berrikuntza teknologikoa eta sormena DNAn zuela sortu zen 2015ean Branka Solutions, ingeniaritzatik eta konposite aurreratuetatik hasi eta teknologia autonomoak garatzerainoko irtenbideak eskaintzeko. Bi negozio-lerro horien bidez, Orioko (Gipuzkoa) enpresak ingeniaritza gradu handiko proiektuak jorratzen ditu hainbat sektoretan, hala nola industria robotikoan (manufacturing), energian edo mugikortasunean, nahiz eta duela gutxi itsas sektorearen aldeko apustu sendoa egin … Read more

Leer más >

Susana Méndez, Azterlan: ?I+G sektore metalurgikoaren etorkizuneko garapenerako gakoetako bat da?

Duela 30 urte baino gehiagotik, Azterlan zentro teknologikoak erantzun integrala ematen die industriaren beharrei. “Eraldaketa metal-mekanikoaren sektoreko enpresei metalgintzako ezagutza sortu, erakarri eta transferitzean oinarritzen da Azterlanen jarduera, lehiakortasuna handitzeko eta, horrekin batera, aberastasuna eta enplegua sortzeko helburuarekin“, azaldu du Susana Mendezek, Galdaketa teknologien I+Gko arduradunak. “Gure helburu nagusia metalurgia garatzen jarraitzea eta ekoizpen-prozesuetan eta … Read more

Leer más >

Antonio Igarza: “Ekintzailetza Ironman-a egitea bezalakoa da”

Antonio Igarzak Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta, abokatu lanetan aritu ondoren, automoziorako aholkularitzaren sektorean hasi zen lanean 2004an. Gerora, 2014an, ekintzaile izateko interesa piztu zitzaion, eta coaching enpresa bat eratu zuen. 2019an, OnTour Up sortu zuen, eta 2020ko martxoan merkaturatu zuen enpresa berria; ekitaldiak kudeatzeko startup enpresa da, oraintxe abiatzen ari dena; horixe azalduko … Read more

Leer más >

VIVEbiotech etorkizuneko medikuntzarantz aurrera pausuak ematen ditu bere terapia genetikoren eskutik

Terapia genetikoak etorkizuneko medikuntzaren abangoardia dira. Alor berritzaile horretan 2015etik dihardu VIVEbiotech empresa gipuzkoarrak, eta, gaur egun, Estatuan egiaztatutako enpresa bakarra da entsegu kliniko komertzialetarako bektore lentibiralak ekoizteko. Zehazki, konpainiak garatutako ikerketa-ildoa minbizi hematologiko mota batzuk sendatzera bideratuta dago, hala nola leuzemiak, linfomak, mieloma eta gaixotasun arraroak.” Neurrira egindakoak eta malgutasuna duten bektore lentibiralak garatzeko … Read more

Leer más >

Euskadi, startupentzako eta berrikuntza irekirako erreferentziazko hub-a; 20 teknologia baino gehiago ordezkatuta Mobile World Congress-en

4.0 industriako zenbait euskal konpainia, 20 startup eta startupak sortzeko eta bizkortzeko euskal sistemako eragileak otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitarte bilduko dira Bartzelonan, 4YFN izenekoan, hau da, MWCren (Mobile World Congress) barruko startupen nazioarteko biltzarrean. Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) 1.000 euskal enpresa teknologiko berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko. Euskadik sendotu egin du startupak bizkortzeko … Read more

Leer más >

2.500 enpresak jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren aurkezpenak

Bideoa: I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitalerako 2023 laguntzak Bideoa: Industria-garapen, Nazioartekotze, Efizientzia Energetiko eta Energia Berriztagarrietarako laguntzak Bideoa: Lehen sektorerako, Elikagaien Industriarako, Produktuaren Sustapenerako, I+G-rako eta Bioekonomiarako laguntzak 2.500 enpresa baino gehiagok  jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren hiru aurkezpen-jardunaldiak, zeintzuetan ezagutzera eman baitira 12 arlo tematikoren inguruan diseinatutako 83 programak. … Read more

Leer más >

Masermic bere lehen eguzki planta garatu du Txinan

Masermic sistema elektronikoen ingeniaritzan eta fabrikazioan espezializatutako enpresa da, eta Mendaron (Gipuzkoa) du bere egoitza. Azkenaldian, arrakastaz amaitu du Xinjiangen (Txina) kokatutako eguzki-plantaren garapena. SBP Sonne partner alemaniarrarekin batera, 15.000 heliostatok osatzen duten 50MWko planta hau garatu du, egunean 22 orduz sarea energiaz hornitzeko gai dena, 20.000 etxe baino gehiagotara eta inguruko industriara iritsiz. Gainera, … Read more

Leer más >

Sankyo-SDTk berrikuntzaren aldeko apustua egin du automozioaren sektoreari soluzioak eskaintzeko

“Sankyo-SDTren izaeraren parte da berrikuntza“, Victor Fanega gerenteak adierazi duenez. Arabako enpresak 25 urte baino gehiago daramatza trokelak fabrikatzeko osagai estandarrak diseinatzen eta fabrikatzen automobilgintza sektorean. Bere bezeroek merkaturatzen duten ibilgailu berri bakoitzerako teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituzte, eta, beraz, “gure ezagutza eta diseinuak beti egokitu behar ditugu eskakizun berrietara“, azaldu du.  Ildo horretan, EAEko enpresaren … Read more

Leer más >