IKERLAT Polymers euskal ETEaren produktuari esker 150 milioi Covid test egin dira

IKERLAT Polymers Lasarten (Gipuzkoa) kokatutako ETE bat da, eta osasun arloko diagnostikorako testak egiteko lehengaia fabrikatzen du. Bere produktuari esker, Covid-a diagnostikatzeko 150 milioi test egin dira mundu osoan. IKERLATek SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen duen fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzu sare konektatu … Read more

Leer más >

Jaione Ganzarain: ?Lortek ireki bat nahi dugu, inguruko agente teknologikoekin lan egiten duena?

Lortek zentro teknologikoak berriki onartu du bere 2022-2025 Plan Estrategikoa, zeina bost ildo nagusitan oinarritzen den. Bere zuzendari nagusiak, Jaione Ganzarainek, kanpoaldera zuzendutakoetan eta barrualdera zuzendutakoetan banatzen ditu. Lehenengoen barruan honako hauek nabarmendu ditu: “bezeroarekiko harremana eta transferentzian haztea”; “fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, lotura-teknologietan eta metalen fabrikazio gehigarrian espezializatutako zentroa izatea”; eta “Lortek ireki bat izatea, inguruko … Read more

Leer más >

Tapia: «WatchGuard Technologies-ek Euskadin duen I+G Zentroaren bultzadak zibersegurtasuneko ekosistema osoa indartuko du»

WhatchGuard Technologiesek I+Gko munduko zentroa ezarriko du Euskadin, kualifikazio handiko 200 pertsonako taldearekin Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Euskadin I+G zentroa sustatzeko asmoa agertu bduen WatchGuard Technologies zibersegurtasuneko multinazionalaren zuzendaritza-taldearekin bildu da gaur. Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren egoitzan egindako bileran Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Javier Dieguez BCSCko zuzendari … Read more

Leer más >

Bilbok ?Leaders in Tech? konferentzia ostatatuko du azaroan

Teknologia eta berrikuntzari buruzko “Leaders in Tech” konferentziak bere hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren lauan Bilbon, Gigantes Tecnológicas-en eskutik eta Innolab Bilbao-k antolaturik. Ekitaldiak babesle ditu Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza  SPRI Taldearen bitartez. Izena emateko epea zabalik dago jadanik. Jardunaldian erreferentziazko enpresak elkartuko dira, hala nola Airbus, Microsoft, Google edo Red Hat, eta mundu … Read more

Leer más >

Euskadiren Kanpo Sarea: Intergune 2022 ekitaldiak aukera emango die euskal enpresei zuzenean iristeko 80 herrialde baino gehiagotara

Datorren urriaren 26 eta 27an Bilbao Exhibition Centre-k INTERGUNE 2022 ekitaldia ostatatuko du. INTERGUNE euskal enpresen nazioartekotze foroa da, esportatzeko bokazioa duten euskal enpresei 80tik gora herrialdetara iristeko aukera ematen dien topagunea. INTERGUNEk, gune bat eskaintzen du zuzenean harremanetan jartzeko bost kontinenteetako merkatu garrantzitsuenetan kokatuta dauden bulego eta profesionalekin. Izan ere, INTERGUNE da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi … Read more

Leer más >

Nola parte har dezakete industria-enpresek Europako proiektuetan?

Sarritan, enpresa txiki eta ertainek badakite produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, negozio-prozesuak optimizatzeko, finantzaketa bilatzeko, I+G babesteko edo kudeaketa-eredu berriak bultzatzeko orduan kanpoko laguntza behar dutela. Enpresak zentzu honetan laguntzeko SPRI taldeak euskal enpresa txiki eta ertainari zuzenduta dagoen INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programa abiarazi du itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan 250.000 ?arte eskainiz, berrikuntzaren, kudeaketaren, jabetza intelektual/industrialaren edo Europako … Read more

Leer más >

GO4ITek teknologia zaharrekin garatutako aplikazioak automatikoki modernizatzeko soluzioak eskaintzen ditu

Aurrerapen eta berrikuntza teknologikoak gero eta erritmo handiagoan gertatzen dira. Ikerketa espezializatuek diotenez, enpresa txiki eta ertain gehienek teknologia zaharkitua eta eguneratu gabea dute, eta horrek segurtasun-arrakalak eta ziberdelitugileen erasoak jasateko biktima potentzial bihurtzen ditu. Sistema horiek eguneratu ez izanak ez dio soilik horien segurtasunari eragiten, eta eragin negatiboa du erabilgarritasunean, ekipoen erabileran eta kostuen … Read more

Leer más >

Konpainia hornitzaile eta bazkide globalak bilatzen laguntzen diegu euskal enpresei ?EEN ? Enterprise Europa Network? sarearen bidez

SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Agentzia, enpresei eta, bereziki, euskal industriari bultzada emateko zerbitzuak, tresnak, laguntzak eta irtenbide praktikoak ematen ditu: Berrikuntza, Azpiegitura, Digitalizazioa, Eraginkortasuna, Jasangarritasuna eta Nazioartekotzea funtsezkoak dira ingurune sozioekonomikoa etengabe eraldatu eta hobetzeko, eta, ezagutzaren eta lankidetzaren sareak indartzearekin batera, merkatu-aukera berriak identifikatzen laguntzen dute. Euskal proiektuak atzerrian finkatu, hazi eta zabaltzeko, … Read more

Leer más >

Nola hobetu dezakete enpresa industrialek beren berrikuntza prozesu eta produktuak

Ildo horretan, enpresei laguntzeko, SPRI taldeak INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programa abiarazi du, industriarekin lotutako euskal enpresa txiki eta ertainari zuzendua, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan 250.000 ? eskaintzen ditu, berrikuntzaren, kudeaketaren, jabetza intelektual/industrialaren edo proiektu europarren kudeaketaren arloko aditu independenteen aholkularitza finantzatzen laguntzeko, beste modu batean ETEen eskura egongo ez liratekeenak. Adibidez, pentsa dezagun produktu eta prozesuetan … Read more

Leer más >

Sisteplant lanean ari da robot autonomo eta adimendunen belaunaldi berri bat sortzeko

Historikoki Euskadin nagusi izan den ekosistema industrialean mantenimendu industriala ere sektorearen partetzat har liteke, edozein euskal enpresaren egunerokoan duen presentziagatik eta garrantziagatik. Esaterako, testuinguru horretan egongo lirateke automobilgintzako lantegi bat, gas lantegi bat nahiz lantegi petrokimiko bat, hiruretan daudelako hainbat arrisku euren instalazioen mantenimenduaz arduratzen diren profesionalen osasunerako. Hain zuzen, segurtasun eta mantenimendu industrialaren testuinguru … Read more

Leer más >