Amaitu dira Sprilur-en bi industrialdetan ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-puntu instalatzeko lanak

4 karga-puntu horiek instalatzeko akordioa, Iberdrola-rekin sinatu dena, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta Euskadi 2030 Agenda bultzatzeko eta eurekin bat egiteko ekimen bat da. Sprilur-ek eta Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak iaz Iberdrolarekin sinatutako akordioei buru emateko, ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-estazio instalatu dira bi enpresa-gunetan. Enpresa-guneen kudeaketa eta sustapeneko sozietate horiek (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari … Read more

Leer más >

Cover Systemsek korrosioarekiko eta metalekiko erresistentzia handiko estaldura termoplastikoak aplikatzen ditu

Juan María Lacostek 1985ean sortua, Cover Systems Hernanin egoitza duen enpresa bat da, bezeroei metaletarako estaldura termoplastikoak eskaintzen espezializatua. Konpainia gipuzkoarra ontzigintzara bideratuta jaio zen eta bere ia 40 urteko ibilbidean eboluzionatzen joan da, hainbat sektore barne hartzeaz gain, hala nola uren sektorea (gezatzeko makinak, edateko uraren hornidura…), hiri-altzariak, automobilgintza, trenbide-sektorea, osasungintza, Offshore sektorea, sektore-elektrikoa … Read more

Leer más >

Heuristik pazienteen identifikazioa arintzen du larrialdi medikoetako egoeratan

Egoitza Bilbon duela, Heuristik 2018an sortu zen, eta dagoeneko dozena bat langile ditu plantillan, Bartzelonan, Madrilen eta Valladoliden, besteak beste. Euskal startupa bi produkturekin aurkezten du bere burua: ?Heuristik Health’, osasun entitateetan identifikazio eta logistika prozesuak erraztera zuzendua, eta ?TOBBY0?, zure maskota galdua aurkitzen laguntzeko app bat. Biometria eta Adimen Artifizialaren arloko araudi berriak dira … Read more

Leer más >

Frigolan: ?Izaera berritzailea dugu hozte industrialaren sektorean, eta horretarako lankidetzak hobetzea funtsezkoa da?

Frigolan Zestoan (Gipuzkoa) egoitza duen enpresa da. Hoztearen sektorean espezializatuta dago, diseinu eta ingeniaritza lanak eta mantentze-lanak eskainiz. Gorka Eizmendi Loriz Frigolaneko gerenteak dioenez, “enpresak elikagaien industriarekin eta ontzi-arrantzaren sektorearekin egiten du lan batez ere. Gure ohiko bezeroak ekoizpen-prozesuak egokiak izateko hotza beharrezkoa duten enpresak dira.”    Ontzigintzan, harrapaketak izoztuta mantentzea da bere funtzioa. Duela gutxi, … Read more

Leer más >

Beaz Acceleration Programen lehenengo edizioan bost protagonistak

Dagoeneko badakigu bost startupek parte hartuko dutela Beaz Acceleration Programen lehenengo edizio honetan: Alterity, Anjana Data, Fisify, Innomy eta Legit Health., hurrenez hurren, honako sektoreetakoak: automobilgintza, big data, osasuna, foodtecha eta ongizatea.  Hautespen-prozesu zailaren ondoren, Onarpen Batzordeak startup horiek aukeratzea erabaki du, “planteatutako hazkuntza-proiektua bizkortzeko aukera-une egokian daudelako”. Orain programari atxikitzeko formalizazio-prozesua hasiko da, irailaren 12an ekin nahi … Read more

Leer más >

Tapiak Alemanian bisitatutako multinazionalek Euskadiren aldeko apustua berretsi dute

Enpresa-misioan gainera digitalizazioan, hidrogenoan eta robotikan punta-puntako zentroak bisitatzeko aukera izan du euskal ordezkaritzak. Tapia: “Euskadin oso adi egon beharko dugu Alemaniako ekonomiaren eta industria-jardueraren bilakaerarekin, horrek euskal ekonomian izango duen eragina saihestezina izango baita”. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak amaitu du Alemanian astelehenetik ostiralera egin duen enpresa-misioa. Bertan, Euskadin … Read more

Leer más >

INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak bildu ditu gaur goizean. Bileraren hasieran Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, GAITU-Hizkuntza teknologien ekintza planaren berri izan dute. Ekintza plan honen bidez, Administrazioaren kudeaketa publiko elebidunaren jardueraren testuinguruan sortutako baliabideak biltzea, estandarizatzea, zabaltzea eta berrerabiltzea sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa. Honekin batera, Lanhitz programaren aurtengo … Read more

Leer más >

Tapia: ?Mercedes Benz taldeak Gasteizerako duen proiektua ona da, zailtasunak daude, baina aurrerapausoak ematen ari dira?

Inflazioak egoera ekonomikoan izan dezakeen eragina eta Europak gasa eta nuklearra energia berde izendatu izana ere baloratu ditu Tapiak  Arantxa Tapia sailburuak, Euskadi Irratiari gaur goizean Stuttgartetik emandako elkarrizketan adierazi duenez, Lehendakariarekin batera Mercedes Benz Taldearen zuzendaritzarekin izandako bileran, xehetasunez aztertu zuten Gasteizen egin nahi duten proiektua. Sortu nahi den produkzio mota berriak, Tapiak baieztatu … Read more

Leer más >

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza eta negozio aukerak sustatzen ditu Johnson & Johnsonekin Osasun sektoreko bere enpresentzat

Jardunaldian, Parkeetako 34 enpresa eta erakundetako 43 pertsonak hartu dute parte, Osasunaren Zainketan aritzen diren konpainia nagusiekin lan egiteko eta lankidetzan aritzeko gakoak ezagutzeko asmoz. Donostiako Campusean dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiak jardunaldi profesional bizia jaso zuen atzo, Johnson & Johnson multinazionalarekin lankidetza eta negozio aukerak bilatuz. Topaketa Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak … Read more

Leer más >

SPRIk zibersegurtasunaz, adimen artifizialaz eta robotikaz gehiago jakiteko jarduera presentzialak eramango ditu Euskal Encounter ekitaldira

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak teknologia berriei (adimen artifiziala, robotika, zibersegurtasuna eta hacking etikoa) buruzko bederatzi jarduera dibulgatzaile antolatu ditu. Ikastaro horiek Euskal Encounter ekitaldian eskainiko dira presentzialki eta dohainik, eta baliagarri izango dira hobeto ezagutzeko eraldaketa digitalerako tresna horiek enpresa nahiz ekintzaileentzat duten potentziala. SPRIk Euskal Encounter-era, hots, komunitate digitalaren topaketa handi honetara eramango dituen … Read more

Leer más >