Aglaya Events, “zure bezeroak zure unibertso propioan murgiltzeko” ekitaldi-murgiltzaileak

Gero eta ekitaldi eta kongresu gehiago hasi dira aurrez aurreko formatuan egiten, baina pandemiak sortutako egoera globalak eraginda, gero eta sektore profesional gehiagok planteatu dute digitalizazioaren aldeko apustua egitea bilerak antolatzeko orduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukera ugariak direla eta. Olatu hori aprobetxatuz, Aglaya Events euskal enpresa teknologikoak, murgiltze-ekitaldietan espezializatua, ekitaldiak, kongresuak eta azokak 3D … Read more

Leer más >

Bytek, sektore soziosanitariorako IoT soluzioak

Bytek enpresa 2019an sortu zen, eta IoT ekosistemetarako sistema txertatuak sortzen espezializatuta dago. Zerbitzu integrala eskaintzen du, hardware, firmware (chip-ak) eta softwarearen garapenean oinarrituta, eta online-hodeiarekiko konektibitatea eskainiz. Hasiera batean, egoitza Bilbon duen enpresa osasunaren sektorera bideratu zen bereziki, baina bere konponbideen zeharkakotasuna dela eta, beste sektore batzuetara zabaldu du bere eskaintza, hala nola mugikortasun-sektorera, … Read more

Leer más >

BapoBap, gaixotasun kutsakorrak dituzten pazienteak isolatzeko aukera ematen duen isolamendu-burbuila eramangarria

Oraindik gogoan ditugu gure oroimenean pandemia betean ospitale askotako larrialdi-zerbitzuen kolapsoaren irudiak. Osasun-langile askok ez zuten osasun-babeserako ekipamendu egokirik izan bere lana behar bezala egiteko. Etorkizunean horrelako arazoei irtenbidea emateko, Donostiako startup batek gaixotasun oso kutsakorrak dituzten pazienteak isolatzeko eta osasun profesionalei bere lana modu seguruan eta erabat babestua egiteko aukera ematen duen isolamendu-burbuila eramangarria … Read more

Leer más >

EHUren udako ikastaroetan Sprilur-ek naturalizazioa landuko du industria-espazioak suspertzeko mekanismo gisa

Uztailaren 11n eta 12an, EHUk antolatutako “Hiri- eta industria-ingurunearen naturalizazioa“  ikastaroan hizpide hartuko da, goizeko jardunaldietan, hiri- eta industria- ingurumenaren naturalizazioa klima aldaketaren erronkari aurre egiteko tresna eraldatzaile eta eraginkor gisa. Ikastaro teoriko-praktiko honek elkarrekin batuko ditu hirigintzaren sektoreko erreferenteak eta lurralde mailako hainbat arlotako ordezkariak, gidaritzat harturik eragile instituzional, enpresarial, sektorial eta sozial garrantzitsuenak … Read more

Leer más >

MKcoinek neurrira egindako konponbideak fabrikatzen ditu makina-erremintaren sektorean piezak lotzeko

Duela 40 urte ingurutik, MKCoinek neurrira egindako konponbideak eskaintzen ditu  makina-erreminta-sektorean, piezak lotzeko helburuarekin. Enpresa gipuzkoarrak mekanizatuko den pieza eusteko platerak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta piezak lotzeko erantzunik eraginkorrena ematen espezializatu da, “betiere kalitate, zerbitzu eta errentagarritasun berme maximoak eskainiz”, adierazi du Eva Mangasek, MKCoinen gerenteak.   Soluzio egokitu berriak garatu behar diren kasuetan, bezeroaren … Read more

Leer más >

Aida Perez: ?Ikusizko komunikazio batek funtziona dezan, zintzoa, naturala eta inklusiboa izan behar du?

Aidearte diseinu grafiko jasangarri eta inklusiboa lantzen duen enpresa sortzailea da, enpresentzako ikusizko komunikazio, nortasun korporatibo eta packaging proiektuak garatzen dituena. Aida Perezek, bere fundatzaileak, Estatuko eta nazioarteko 3 sari jaso ditu bere packaging proiektu bati esker. Sari hauek, ?Premios PESMES 20210, Anuaria Selección 2021 eta Latampack 2022 dira, azken hau Furoshiki packaging proiektuagatik. Furoshiki japoniar packaging tradizional bat da, … Read more

Leer más >

SPRIk ?Basque Net Zero Industrial Super Cluster? aurkeztu du Erroman antolatutako ?International Utilities and Energy Conference? ekitaldian

Aste honetan egin da Erroman 30. “International Utilities and Energy Conference” ekitaldia. Ekitaldi horrek urtero biltzen ditu energia eta berrikuntzaren sektoreetako pertsona eta antolakunde garrantzitsuenak,  trantsizio energetikoaren inguruko aukerez eztabaidatzeko eta konpainietako arduradun nagusiak inspiratzeko etorkizunean egingo dituzten apustuei begira. Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, “Deskarbonizazioranzko bideak” mahai-inguruan parte hartu du … Read more

Leer más >

Akuikulturako ingurumen-aztarna murriztea errazteko soluzio digitalak

Akuikulturak, zenbait adituren arabera antzinako praktika izan arren, gorakada bat izan du gaur egun, erauzketako merkataritza-arrantzaren alternatiba gisa duen potentziala dela eta, ustiapen-maila altuan edo gehiegizko ustiapenean baitago lehen hori. Hala ere, uretako animalia-espezieen laborantzak ingurumenean ere eragina du, eta ekosistemak kutsa ditzake. Hain zuzen ere, sektorea ziztu bizian industrializatu da azken hamarkadetan. Oro har, … Read more

Leer más >

Salva Industrial, okindegi eta gozogintzarako labeen Europako 10 fabrikatzaile handienetako bat

Salva Industrial okindegi eta gozogintzako lantegietarako labeen Europako 10 fabrikatzaile handienetako bat da. Lezon kokatutako enpresa honek atzerrian saltzen du bere produktuen % 70. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza … Read more

Leer más >

BRTA partzuergoak ikerketen emaitzen balorizazioari buruzko udako ikastaro bat antolatu du  

BRTA partzuergoak (Basque Resecar & Technology Alliance) ikerketen emaitzen balorizazioari buruzko jardunaldi batzuk eskainiko ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan. Uztailaren 18 eta 19an Donostiako Miramar Jauregian egingo den ekitaldi horretan laguntza emango zaie bertaratuei ikerketa-espazioetan sortzen den ezagutza identifikatu, babestu eta ustiatzeko, helburutzat hartuz ezagutza horren inpaktua hobetzea. BRTA duela hiru urte sortu zen, … Read more

Leer más >