Innobasquek Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztu du

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente Manuel Salaverriak Euskal Berrikuntzaren Ekosistemako eragileen elkarlana azpimarratu du, hura baita “Euskadik bizi duen I+G+b arloko inbertsioen bilakaera positiboaren motorra”. Salaverriak adierazi duenez, inbertsio horrek “handitzen jarraituko du 2022an, eta 1.630 milioi eurotik gertu ibiliko gara“; horrek gehiengo historikoa markatuko du. Horrela itxi du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ohorezko presidenteak, … Read more

Leer más >

14 ETE industrialek 12 startup aukeratu dituzte BIND 4.0 SME Connection-ean berrikuntza teknologikoko 15 proiektu garatzeko

Klusterren 4 Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD) (Uptek-AFM, Aclima, ACE eta ACICAE) hartu dute parte lehenengo proiektu pilotu honetan.  Bigarren edizioa azaroan zabalduko da eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) partaidetza izango du.  Martxan da BIND 4.0 SMEren lehenengo edizioa, euskal ETE industrialentzako berrikuntza irekiko plataformaren programa berria. 12 startup aukeratu dira 15 proiektu teknologiko berritzaile … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu enpresetan berrikuntza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresetan berrikuntza sustatzeko. INNOBIDEAK InnoKonexio programa Innobideak programaren oinordekoa da, baina enpresa-sarearen behar berriei egokitua. Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentzia) kudeatzen duen ekimen honen bidez prozesu, produktu nahiz zerbitzuen arloko berrikuntza-proiektuak bultzatu nahi dira, eta … Read more

Leer más >

Dinyconek pertsonen kopurua eta edukiera kontrolatzeko soluzioak eskaintzen ditu

COVID-19ak eragindako pandemian zehar, konfinamendua ireki ondoren, gehien kontuan hartu behar zen faktoreetako bat edukiera kontrolatzea izan zen, esparru publikoetan, ostalaritzako lokaletan, hondartzetan… Horregatik, pertsonak zenbatzeko soluzioek gorakada handia izan dute, eta Dinycon bezalako enpresek bere jarduera areagotu egin dute. 2000. urtean sortua, Donostian egoitza duen enpresa honek pertsonak edo ibilgailuak zenbatzeko soluzioak garatzen ditu, … Read more

Leer más >

Ana Urrutia Beaskoa, Ashoka Fundazioaren Arcano Gizarte Ekintzaile Saria

Ana Urrutia Beaskoa eskarmentua handia duen medikuntza munduko profesionala da, adineko pertsonen arreta gizatiarragoa izatearen aldeko apustu irmoa egiten duena, haien osasun fisikoa eta mentala hobetuz. Filosofia eta jarrera ausart horren ondorioz, euskal geriatrak Arcano Ekintzaile Sozialaren Saria jaso du Ashoka Fundazioaren eskutik, ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloko erakunde erreferentea. Erakundeak Urrutia nabarmendu du, “Cuidados Dignos … Read more

Leer más >

SPRIren jardunak ?Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailean?

Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea, 2021eko urrian Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek aurkeztutako tresna da, enpresa pribatuek eta erakunde publikoek hizkuntzak kudeatzeko erabiltzen dituzten praktikak partekatzeko eta zabaltzeko helburua duena. Spri, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak lau praktika argitaratu ditu bilatzailean: Euskara Sariak: 2015.urtean abiarazitako ekimena, urtean zehar euskararen ikasketan eta erabileran lan eskerga egin duten langileak aitortzeko. Euskara … Read more

Leer más >

Xare, enpresa, erakunde eta profesionalentzako zibersegurtasun soluzioak

Xare enpresa gipuzkoarra 2006an jaio zen, eta Basque Cybersecurity Centreko (BCSC) zibersegurtasun-katalogoa osatzen duten enpresetako bat da. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan adituak diren enpresak akreditatzen ditu. Horrela, Xarek kalitate estandarrak bermatuta dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu, segurtasun informatikoari dagokionez. Enpresan hamar pertsona ari dira lanean, eta haien zerbitzuetako bat zibersegurtasuneko aholkularitza eta auditoria teknikoa … Read more

Leer más >

ON Bizkaia 2022 Sariak jaso dituzten empresa ezagutu itzazu

BEAZek Ekonomia Sustatzeko Sailak ETE-ei eta ekintzaileei zuzentzen dizkien laguntza programen arteko hamabi programa kudeatzen laguntzen du. 2021ean lurraldeko 613 enpresen 756 proiektuetan lagundu zuen eta 18,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen. Horien guztien artean, bi irizpideren arabera (jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena) gehien nabarmentzen diren proiektuak eta enpresak saritzen dira urtero … Read more

Leer más >

SPRI Taldea bere jardunbide egokiengatik saritua izan da Lehiaren Euskal Agintaritzaren eskutik

SPRI Taldeak KOMP saria lortu du lehiaren arloan egindako jardunbide egokiengatik. Lehiaren Euskal Agintaritzak ematen duen sariaren lehen edizioa izan da hau eta gaur banatu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, LEAren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian. Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak sektore publikoari eskainitako saria jaso du, Taldeak bere enpresa-kudeaketan lehiaren aurkako jardunbideak prebenitzeko sistema eraginkorrak integratzearen … Read more

Leer más >

Mccgraphics, arte grafikoetako kooperatiba bat bere negozioaren % 50etik gora esportatzen duena

Errenterian kokatutako Mccgraphics enpresa Mondragon Taldearen barruko kooperatiba bat da eta inprimaketa industrialaren arloan ari da lanean.  Errotatibako inprimaketa industriala egiten duen Euskadiko enpresa bakarra da, eta bere produkzioaren % 50 baino gehiago esportatzen du. Enpresa horrek SPRI Taldearen Zibersegurtasun Industrialeko programaren laguntza bat jaso du. Mccgraphics enpresak arte grafikoen arloko hiru kooperatibez osatutako talde … Read more

Leer más >