PuntuEUS: ?.eus ziren 13.000 domeinu baino gehiagoren artean, %0,02 baino ez zen erasotua izan 2021an, eta kasu guztiak garaiz detektatu ziren?

Mundu erreala gero eta gehiago murgiltzen da Interneten, eta hori adierazgarria eta segurua dela bermatzea ezinbestekoa bihurtzen da. Horiek dira PuntuEUS Fundazioaren helburuetako batzuk, .eus domeinuaren bidez ingurune digitalean euskararen erabilera sustatzen duena. Josu Waliño zuzendariak azpimarratu du, gainera, .eus primerako produktua dela: zibersegurtasuna eta hurbileko zerbitzua domeinua erabiltzen duten webguneetan nabarmentzen dira. .eus domeinua … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioira igo ditu ETEei berritzeko ematen dizkien laguntzak

Eusko Jaurlaritzak ia 2,8 milioi euroraino igo ditu aurten ETEei berrikuntzan lehen urratsak emateko eskaintzen dizkien laguntzak. Hazinnova programak aholkularitza espezializatua ematen die ETEei berrikuntzako mikroproiektuak gauzatu ditzaten produktuan eta negozio-prozesuetan, zehazki, arlo hauetan: produktua, barneko prozesu administratiboak, pertsonak, fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Apirilaren 5ean irekiko da epea SPRI Taldeak kudeatzen duen … Read more

Leer más >

SPRIk aurrera jarraitzen du ?Baskeep? plataforma aurkezteko jardunaldiekin, zeinaren bidez inbertsioak bultzatzen baitira arazoak dituzten enpresetan

SPRI Taldeak datorren apirilaren 7an aurkeztuko du Baskeep plataforma Bizkaiko Cebek patronalak antolatutako jardunaldi telematiko batean. Plataforma horren bidez inbertsioak bultzatzen dira arazoak dituzten enpresetan. Konkurtsoko administratzaileek plataforma horretan erregistratu eta ezagutarazi ahal izango dituzte aurrekonkurtso edo konkurtso egoeran dauden enpresak, zailtasunekin eta egoera konprometituan dauden enpresa industrialak eta haiei lotutako zerbitzu enpresak. Francisco Javier … Read more

Leer más >

Lavándula, 0 km-ko kosmetika, % 100 naturala, beganoa eta ekologikoa

Artisau-xaboiak egiteko zaletasunak duela 15 urte elkartu zituen Ainara Beobide eta Ainhoa Aramburuzabal. 2019an, zaletasuna lanbide bihurtzea erabaki zuten bi lagunek, eta Lavándula kaleratu zuten, naturala, beganoa eta ekologikoa den kosmetika marka, Otxandioko (Bizkaia) laborategian hasieratik amaierara egindakoa. “Dena aisialdi gisa hasi zen, baina hainbeste gustatu zitzaigun, naturopatian, dermokosmetikan, formulazio aurreratuan eta abarretan formatzen hasi … Read more

Leer más >

NUUK Mobility Solutions, motor elektriko adimendun, seguru eta berritzaileak

Nuuk Mobility Solutions (NMS) enpresa gazte bat da, ibilgailu elektriko arin eta adimendunentzako konponbide globalak eskaintzen dituena; produktu propioaz gain, mantenimendu, konektagarritasun eta finantzaketako zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu. Sei urteko ibilbidea baino ez badu ere, aurreikusten du aurten 17 milioi fakturatuko dituela. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du. Zornotzako AIC (Automotive … Read more

Leer más >

Green Deal Youth Challenge: Powerful Tree, Hobeen eta Dryfing, Gasteizko Udalaren deialdiko startup garaileak

Gasteizko Villa Suso Jauregian jokatu zen joan den ostiralean Gasteiz Green Deal Youth Challenge-ren finala. Nazioarteko udal-deialdi horren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko pertsonek bultzatutako proiektu original eta berritzaileak sustatu eta laguntzea, bai eta ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatzea ere. Zazpi enpresa finalistek beren proiektuak erakutsi zituzten epaimahaiaren aurrean, eta … Read more

Leer más >

AOTECH, elikagaien eta aeronautikaren sektorerako soluzio fotonikoen aldeko apustu argia egin duen startupa

AOTECH startupa duela hiru urte sortu zen, EHUko Fotonika Aplikatuko Taldearen spin-off gisa, eta soluzio fotonikoak garatzen jarraitzeko apustu argia du. Teknologia hau fotoiak edo, argi-partikulak, datuak biltzeko erabiltzean datza, adibidez, hainbat sektoretako kalitate- eta segurtasun-kontrolak hobetzeko. Aotech-ek bi sektore nagusitako enpresekin egiten du lan: elikadura eta aeronautika. Gaur egun bezero gehienak estatukoak badira ere, … Read more

Leer más >

Zabalik dago ?Activa Startups? programaren deialdia, 40.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen dizkiena euskal ETEei berrikuntzan hobetzeko

Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiak epea zabaldu du, EOI Fundazioaren bitartez, “Activa Startups” programako laguntzen Euskadiko lehen deialdirako eskaerak aurkezteko. Programa horrek 40.000 eurorainoko laguntzak eskainiko dizkie euskal ETEei berrikuntzan hobetzeko, “Activa Startups” ekimenaren bidez berrikuntza bultzatzeko laguntzen oinarri arautzaileei jarraiki. Eskaerak EOI Fundazioaren egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke deialdia BOEn argitaratzen den egunetik hasi eta … Read more

Leer más >

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako enbaxadore Luis Guillermo Plata Páezen bisita jaso du astearte honetan (martxoak 29) Bilbon, eta enbaxadoreak mahai-inguru batean parte hartu du euskal enpresekin. Topaketa horretan, Luis Guillermo Plata Páezek Kolonbiako egoera ekonomikoa aurkeztu du eta informazio esanguratsua eskaini du hango balizko negozio-aukerei buruz. Nazioartekotzeko Euskal Agentziako … Read more

Leer más >

Fecinek bere 60. urteurrena ospatu du arrabotagintza industrialaren sektoreko erreferente gisa

Fecin enpresa gipuzkoarrak bere 60. urteurrena betetzen du aurten, arrabotagintza industrialaren sektorean Estatuko erreferente gisa. Amaia Iparraguirrek, José Endeiza fundatzailearen bilobak eta Fecin enpresako egungo zuzendariak adierazi duenez, “urteurren horrek motibazioa eta harrotasuna eragiten du enpresan, eta, ondorioz, duela hiru belaunaldi konpainia sortu zeneko ilusioari eustea”. Debako enpresak, sei hamarkadako ibilbidearekin, aplikazio industrialetarako mota guztietako … Read more

Leer más >