Feel My Way Kooperatibako ekintzaile gazteek antolatzen duten Zuk Zeuk lehiaketaren ospakizuna

Azken bi hilabetetan, Euskal Herriko 500 gazte aritu dira Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako gai ezberdinak lantzen, ekimen honek aurreikusten dituen ekintza eta erronken bitartez. Txapelketak proposatutako jardueretako batzuk bitxikeriei buruzkoak izan dira, beste batzuk akziora bideratutakoak, eta inspirazioko eta elkartasuneko jarduerak ere izan dituzte. Norgehiagoka honetan lehenengo sailkatu diren 15 taldeak bihar egingo den lehiaketaren … Read more

Leer más >

Haizea Wind: ?Sektore eolikoa eta, batik bat, off shore sektorea indartuta aterako dira krisi honetatik?

Haizea Wind 2017an sortutako talde industrial bat da, aerosorgailuentzako metalezko egitura handien diseinu, fabrikazio eta muntaian eta material urtuzko osagaietan espezializatua dagoena. Bilboko Portuan du bere egoitza zentrala, baina, horrez gain, presentzia du Agurain, Itziar eta Aranda de Dueron, eta orobat ezarpenak ditu Argentinan eta Frantzian. Hala, itsas dorre eoliko handien Europako fabrikatzaile garrantzitsuena da … Read more

Leer más >

Euroclor, etengabeko berrikuntza pintura industrialaren sektorean

Agurainen (Araba) kokatutako Euroclor enpresak pintura industrialak fabrikatzen ditu eta Espainiako lehenengo hamarren artean dago bere sektorean. Berrikuntza oinarrizkoa da bere negozioaren % 12 I+G-ra bideratzen duen enpresa honentzat, zeinak SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso baitu. Hazitek programak euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten ditu. Enpresa hau 1982an sortu zen pintura … Read more

Leer más >

Euskadin eginiko segurtasun-sistemek mundu osoko eraikinen sarbideak kontrolatzen dituzte

30 urte baino gehiago daramatza Dorletek sarbideak kontrolatzen. Denbora gutxian aldaketa nabarmenak izan dituen sektorea da hori, eta erronka handiei egin behar izan die aurre teknologiaren eta digitalizazioaren ondorioz. Arabako Parke Teknologikotik, enpresak testuingurura egokitzea lortu du urtez urte, Segurtasun Integraleko Sistemen erreferentziazko enpresa izatera iritsi arte. Bere Software eta Hardware propioa du, ospitaleei, aireportuei, … Read more

Leer más >

Gizabidea Fundazioak 2 miliii euroko ekarpena egingo dio MU´ko ‘HIREKIN’ egitasmoari

Fagor Taldeak 2 milioi euroko ekarpena egingo dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren egitasmo den HIREKIN berrikuntza eta ekintzailetza guneari, Gizabidea Fundazioaren bidez. Horixe izan da hartu den konpromisoa Gizabidea Fundazioak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak martxoaren 23an sinaturiko hitzarmenean. Fundazioaren egoitzan egin da hitzarmen sinatzea, eta Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko eta Gizabidea Fundazioko lehendakariak; … Read more

Leer más >

Euskal industriak eskaerak, fakturazioa eta esportazioak doitu ditu datorren seihilekorako, Ukrainaren inbasioagatik

Ezegonkortasun global horri ondoen aurre egiten dion faktorea I+G+b da, inbertsio hauek epe ertainera planifikatzen dira eta sendo daude. Gainera, klusterrek pandemian frogatutako erresilientzia errepikatzea espero dute. Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Behatokia abian jartzeak lagundu egiten die enpresei Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren eragin ekonomikoa eta komertziala neurtzen. Baikortasun orokorreko seihilekoaren ondoren, oinarrizko adierazle guztiak (eskaerak, fakturazioa, … Read more

Leer más >

Ekograsek erabilitako olioa biodiesela bihurtzen du

Ekogras 1998an sortu zen ostalaritzan erabilitako landare-olioa kudeatzeko, eta ekonomia zirkularraren alde egiteko ideia argiarekin. Gaur egun, taldeak mila edukiontzi baino gehiago kudeatzen ditu Euskadin, Nafarroan eta Aragoin, hainbat enpresa eta biltegiren bidez. Bere bi lan-eremu nagusiak ?horeca? sektorea (hotelak, jatetxeak eta catering-ak) eta administrazio publikoko eragileak dira. Donostian egoitza duen enpresak erabilitako landare-olioaren birziklatze-prozesuan … Read more

Leer más >

Euskadi energia berriztagarrien Europako egoitza izango da WindEurope 2022 bilgunean

Apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte. “Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu. Energiaren Euskal Erakundeak Basque Wind TVren bidez emango du Euskadik nazioarteko ordezkaritzak … Read more

Leer más >

SPRI Taldeak ?Emakumeak Industrian? webinarra antolatu du EFFRA (The European Factories of the Future Research Association) elkartearekin batera

Emakumeek industrian dituzten erronka eta aukerak aztertzeko asmoz, SPRI Taldeak eta EFFRA elkarteak arlo desberdinetako pertsonaia ezagun batzuk bildu dituzte webinar honetan, gai hau landu dezaten euren esperientziatik abiatuta. Hala, Giulia Artibani eta ?eljko Pazin-ek (EFFRAko Komunikazio zuzendaria eta Zuzendari nagusia), eta Cristina Oyónek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria) eginiko sarreraren ondoren, entzuleek … Read more

Leer más >

Neurtek, euskal kalitatearen kontrola mundu mailan

Kalitatea kontrolatzeko ekipoek produktu bat merkaturatu ahal izateko eta kalitate-maila batzuk betetzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak neurtzeko, aztertzeko eta parametrizatzeko aukera ematen dute. “Adibidez, mugikor bat edo auto elektriko bat merkaturatzeko, fabrikatzaileak ziurtatu behar du bere bateriek ez dutela eztanda egingo tenperatura- edo bibrazio-aldaketei aurre egin behar dietenean”, azaldu du Neurtek -eko CEOak, Haritz Elexpuru. … Read more

Leer más >