Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute. Ekitaldiko buru … Read more

Leer más >

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu zuten apirilean Kopenhagen WindEurope topaketan, sektore eolikoaren erreferentziazko azokan. Ekitaldiaren harira, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak ohar teknikoa prestatu du topaketako mezu nagusiak bilduz. Dokumentuak sektorearen egungo egoera, egiturazko erronkak eta Europako zein mundu mailako hazkunde-aurreikuspenak aztertu ditu. Txostenak azpimarratu duenez, … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskadiko Kanpo Sareak Euskal Autonomia Erkidegoko industria nazioartekotzeko eta inbertsio estrategikoak erakartzeko betetzen duen zeregina

“Aukera-merkatuak ditugu, hala nola Europar Batasuna bera, baina baita Kanada, Japonia edo Latinoamerika ere. Euskadik leku horietan guztietan ditu Kanpo Sarearen bulegoak”, nabarmendu du Jauregi sailburuak. Euskadiko Kanpo Sarea gure lurraldea bisitatzen ari da aste honetan. Bisitaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin harreman zuzena sendotzea, enpresa horiek nazioartekotze-arloan dituzten premiak ezagutzea eta Eusko Jaurlaritzak … Read more

Leer más >

Euskadi eta Txile ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzeko lanean ari dira

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, Txileko 70 enpresaburuk –gehienak euskal diasporaren ondorengoak– osatutako ordezkaritza etorri da Euskadira. Hiru egunez agenda ekonomiko eta instituzional betea izango dute, eta, amaitzeko, ostiralean Imanol Pradales lehendakariak egingo die harrera. Txileko enpresaburuen konfederazio nagusiko presidentea buru duen ordezkaritzak zenbait enpresa eta erakunde bisitatuko ditu. Bisita horien helburua da, … Read more

Leer más >

Hidrogenoaren euskal ekosistemak loturak estutu ditu Japoniarekin sektorearen nazioarteko foro nagusian

Hidrogenoaren energia sektoreko euskal enpresek World Hydrogen Summit 2025 topaketan parte hartzeko aukera izan dute astearte honetan. Hidrogenoaren garapenari buruzko nazioarteko ekitaldi nagusia Holandako Rotterdam hirian antolatu da aurten, eta mundu osoko energiaren arloko 15.000 profesional baino gehiago bildu ditu. Testuinguru honetan, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Japan … Read more

Leer más >

Euskal enpresek Bogotako hiri-eraldaketari lotutako aukerak esploratu dituzte

Kolonbian finkatutako euskal enpresek SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Kolonbiako bulegoak antolatutako lan-gosari batean parte hartu zuten joan den astean Bogotan. Topaketa Bogotako Alkatetza Nagusiaren eta Barrutietako Plangintza Idazkaritzaren lankidetzaz egin zen, eta erakundeen zein sektore pribatuaren ordezkariak bildu zituen hiriko proiektu estrategiko handiei heltzeko. Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du

“Muga-zergen gerraren aurrean, sinetsita gaude Japoniarekin harremanak estutzea funtsezkoa dela, Japonian ezagut ditzaten Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak, eta Europan erreferentziatzat har dezaten balizko inbertsioei begira”, aditzera eman du Jauregi sailburuak. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordea Japoniara joan dira, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak estutzen jarraitzea … Read more

Leer más >

BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta BasqueTrade & Investmenten (BasqueTrade) bitartez sustatutako nazioartekotzeko BEINT beken azterketa-eguna antolatu zen joan den larunbatean. Unibertsitateko titulazioa duten Euskadiko 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta, bi urteko iraupena duen programa esperientzia paregabea eskaintzen du nazioarteko merkataritzaren arloan, merkatu globaletan jarduteko trebetasun estrategikoak lortzeko aukera emanez. Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta … Read more

Leer más >

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko

Euskal enpresek informazio zehatza eskura dezakete dagoeneko, Alemanian, Estatu Batuetan, Txinan eta Japonian 2024aren amaieran eta 2025aren hasieran antolatutako automobilgintzaren nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologia berriei buruz. Hauexek dira estali diren ekitaldiak: IAA Transportation (2024ko iraila, Hannover) The Battery Show North America (2024ko urria, Detroit) International Suppliers Fair, IZB (2024ko urria, … Read more

Leer más >

Eusko Jaurlaritzak startup teknologikoak sortzea bultzatuko du, 2,5 milioirekin ekintzailetzarako laguntzetan

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 16an irekiko ditu SPRIren bidez Ekintzaile eta Barnekintzaile programetarako eskaera-epeak. Programa horien helburua da izaera berritzailea edo oinarri teknologikoa duten enpresa edo industria arloko proiektu berriak edo horiei lotutako zerbitzuak eta euskal enpresen artean barne-ekintzailetzako jarduera bultzatzea. Bi programen aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da guztira, eta hiru lurralde historikoetako BICen tutoretza dute. … Read more

Leer más >