Shuton-ek % 40rainoko hazkundeak lortu ditu makina-erremintaren sektorean

Shuton Legution (Araba) kokatutako enpresa bat da, eta doitasunezko boladun torlojuak egiten ditu, hots, funtsezkoa den pieza bat makina-erremintaren sektorean. Konpainia horrek % 40rainoko hazkundeak lortu ditu bere negozioan. SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso du, zeinak ikerketa industriala eta garapen esperimentala bultzatzen baititu euskal enpresetan. Makina-erremintan espezializatutako Maher Holding euskal talde industrialak sortu … Read more

Leer más >

Webinarra: Trantsizio energetikoan eginiko aurrerapenak Kolonbian

Testuingurua: Kolonbiako gobernuak proposatutako ekintza-planaren arabera, Kolonbiaren 2022ko agenda politiko energetikoan lehentasunezkoak dira energia garbiranzko trantsizioa, landa-eremuaren elektrifikazioa, garraio-azpiegiturak eta gas naturalaren hornikuntza. 2022 urtea aipagarria izango da energia berriztagarriak sortzen dituzten tamaina handiko zentral ugari abiaraziko direlako. Gobernu honen ardatz estrategikoak dira hidroelektrizitate handia, itsasoko energia eolikoa eta hidrogeno berdea eta urdina. Helburua: Politika … Read more

Leer más >

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 3,3 milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu euskal ETEak sustatzeko atzerriko merkatuetan

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment)  ireki ditu euskal ETEei atzerrira irteten laguntzeko programak. Zabaldu eta Sakondu programek 2.500.000 eta 800.000 euroko aurrekontuak dituzte, hurrenez hurren. Programa horien bidez laguntza emango zaie, batetik, oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia gutxi edo batere ez duten merkatuetan sartzeko eta, bestetik, laguntza emango zaie gutxi … Read more

Leer más >

236 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko

Gaur, apirilaren 30ean (larunbata), 236 gazte (128 emakume eta 108 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2022-2024 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko. Hala, berriro jarri da  martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazitako nazioarteko espezialisten trebakuntzarako prozesua, zeina unibertsitate nahiz enpresa esparruetako beka entzutetsuenetako bat baita. 2,36 hautagai daude beka bakoitzerako, 150 bizkaitarrak, … Read more

Leer más >

Fundiciones Aizpuruak bere fakturazioaren % 35a dozena bat herrialdetara esportatzen du

Fundiciones Aizpurua enpresa gipuzkoarra Pasai San Pedroko industrialdean sortu zen duela ia 65 urte, eta 1975ean Oiartzunen ezarri zuen bere egoitza. Bertan, brontzeak eta erresistentzia handiko letoia zentrifugatzen eta mekanizatzen espezializatu da. Bere ibilbidearen hasieran, soilik estatuko merkaturako pieza landugabeak galdatzen zituen enpresak. Baina bere jardueran eboluzio bat eman da, “gure produktuei etengabeko balio erantsia … Read more

Leer más >

Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion

Euskal enpresek eta Japoniako nahiz Asia-Pazifiko eskualdeko inbertitzaileek euren zerbitzura dute Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Japonian. SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresa- eta merkataritza-egoitza berri bat ireki du Tokion, eta Moe Kato, Basque Trade and Investment-ek Japonian duen zuzendaria, izango da bulego horren buru. Kanpo Sarearen bulego berri honi esker, euskal enpresek errazago aurkituko … Read more

Leer más >

500 gaztek prestakuntza jasoko dute atzerrian Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker

500 gaztek eskuratu ahal izango dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak bereziki pentsatuta daude nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, eta laguntza jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da unibertsitateko titulua edo goi-mailako LHko graduko prestakuntza izatea. Aurtengo ekitaldirako aurrekontua 6,25 milioi … Read more

Leer más >

Basque Trade & Investment agentziak ongietorria egin die “Wind Europe” ekimenaren nazioarteko ordezkaritzei

Bilbon ospatzen ari den “Wind Europe” ekimenaren -energia eolikoaren arloko Europako hitzordu handienaren- urteroko ekitaldian SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziak ongietorri-ekitaldi bat antolatu du bertaratutako nazioarteko ordezkaritza guztientzat, eta sektore eolikoari zuzendutako lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Poloniako Pomerania eskualdearekin. Ekitaldi horretan Pomeraniako (Polonia) hainbat ordezkari eta enpresa izan dira. Pomerania da munduan energia … Read more

Leer más >

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako enbaxadore Luis Guillermo Plata Páezen bisita jaso du astearte honetan (martxoak 29) Bilbon, eta enbaxadoreak mahai-inguru batean parte hartu du euskal enpresekin. Topaketa horretan, Luis Guillermo Plata Páezek Kolonbiako egoera ekonomikoa aurkeztu du eta informazio esanguratsua eskaini du hango balizko negozio-aukerei buruz. Nazioartekotzeko Euskal Agentziako … Read more

Leer más >

Euskal industriak eskaerak, fakturazioa eta esportazioak doitu ditu datorren seihilekorako, Ukrainaren inbasioagatik

Ezegonkortasun global horri ondoen aurre egiten dion faktorea I+G+b da, inbertsio hauek epe ertainera planifikatzen dira eta sendo daude. Gainera, klusterrek pandemian frogatutako erresilientzia errepikatzea espero dute. Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Behatokia abian jartzeak lagundu egiten die enpresei Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren eragin ekonomikoa eta komertziala neurtzen. Baikortasun orokorreko seihilekoaren ondoren, oinarrizko adierazle guztiak (eskaerak, fakturazioa, … Read more

Leer más >