B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuliko da Bilbon antolatuko den bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimenaren helburu nagusia emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea da. “Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopak hautsi eta … Read more

Leer más >

Cocoon Bioscience, proteina birkonbinatzaileen ekoizpenean aditua

Cocoon Biosience 2022an sortu zen Algenex enpresaren spin-off gisa, osasunaren eta elikaduraren merkatuetarako CrisBio® teknologiaren aplikazio berriak sustatzeko helburuarekin.  Egoitza Bizkaian duen enpresa bioteknologikoa da. Proteina birkonbinatzaileen ekoizpenean espezializatuta dago, hazkunde-faktore eta entzima alegia, eta funtsezkoak dira medikuntzan, ikerketan eta industrian aplikatzeko. Cocoon Biosciencek CrisBio®, bere plataforma teknologikoa, erabiltzen du proteina horiek sortzeko, krisalida egoeran … Read more

Leer más >

INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du

Adimen artifizialaren aplikazioa gero eta ohikoagoa da mota guztietako prozesu industrialetan, eraginkortasuna hobetzeko. Teknologia hori garraioaren sektorean ezartzeko asmoz, INARTRANS 4.0 proiektua jarri da abian.  Ekimen hori CDTIren eta Espainiako Ikerketa Agentziaren TransMisiones programaren finantzazioa du, eta partzuergo batean biltzen ditu Tekniker zentro teknologikoa eta estatuko beste enpresa eta erakunde batzuk, hala nola Acciona Construcción, … Read more

Leer más >

?ekinBarri 2024? enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak

Ezegonkortasunez eta ziurgabetasunez beteriko eszenatoki ekonomiko eta sozial baten aurrean, ekinBarriren urteroko ekitaldiak Bizkaiko enpresei benetako kasuak, esperientziak eta ezagutzak aurkeztuko dizkie 2024an, egokitzeko, aukerak aurkitzeko eta enpresa-ehun indartsu eta erresiliente baten parte izateko. ?Bizkaiaren lidergoa konektatzen? lelopean, Azkuna Zentroan ospatuko du bere urteroko ekitaldia datorren azaroaren 14an, 12:00etatik 14:00etara, bertaratutako pertsonei erronka horiei modu … Read more

Leer más >

Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua

Bilbok Euskadiko ITS Batzarraren hamabosgarren edizioa jasoko du azaroaren 15ean. Mugikortasun adimendunagoa (hau da, eraginkorragoa, seguruagoa eta garbiagoa) lortzeko produktuekin, teknologiekin, soluzioekin eta zerbitzuekin lan egiten duen industria-sektorea biltzen du batzar horrek. Dagoeneko izena eman daiteke. Bilboko Itsas Museoan, Itsasmuseumen, egingo dute topaketa. Bertan, 14 ponentzia egingo dituzte; kasu praktikoak azalduko dituzte, eta teknologia berritzaileak … Read more

Leer más >

EDE Ingenieros, hiru hamarkada energia aurreztuz eta eraginkortasun energetikoa lortuz bere DNAn

EDE Ingenieros 1993. urtean sortu zen, arreta kogenerazio-gaietan jarrita zuen beste energia-enpresa batetik zetorren pertsona-talde baten eskutik ?Bilboko Ingeniaritza Eskolatik etorritako ingeniari gazteak eta Energia Tekniketako espezialistak?. Enpresa hori 90eko hamarkadan desagertu zen, eta bertako langile batzuek beste bat sortzea erabaki zuten, energiaren arlora bideratua. Oso talde gaztea zen, hogeita hamar urte ingurukoa, eta lanean … Read more

Leer más >

?Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.? Bittor Larraioz, Xabier Iturralde – Larraioz Taldea

Orain dela 35 urte sortu zen enpresa, batez ere makina-erreminta sektoreko bezeroei zuzenduta. Ordutik hona lan-eremua zabaltzen joan dira eta gaur egun sektore asko eta askotarikoak dituzte bezeroen-zerrendan, hala nola elikadura, packaging, farmazia edota  automozioa. Bittor Larraiozek eta Xabier Iturraldek azaldu digute Larraioz Taldea zer den. ‘Guk ezin izango dugu lehiatu enpresa handiekin soldata aldetik, … Read more

Leer más >

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa

Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion. Horretarako, enpresa plan estrategiko batekin ari da lanean, non funtsezko ildoetako bat produktuen dibertsifikazioa eta fabrikazio-teknika berrien erabilera den, hala nola hidrosolidifokazioa.

Leer más >

Agaleus eta Aludium aluminioaren ke-hautsen balorizazioa ikertzen ari dira, industria kimikorako eta eraikuntzarako karbono-aztarna txikiko materiala lortzeko

Lortutako produktua karbono-aztarna txikiko materiala izango da, balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabili ahal izango dena Proiektuari esker, hondakin bat baliabide bihurtu ahal izango da, zabortegi batean isurtzea saihestuko da, eta sistema bat ezarriko da prozesuaren segurtasuna eta erreaktibotasun handiko aluminiozko ke-hautsaren tratamendua bermatzeko Agaleus eta Aludium aluminio-fabrikatzailea elkarlanean ari dira ikerketa industrialeko proiektu batean, … Read more

Leer más >

Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak

Sariak azaroaren 26an banatuko dira Donostian, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldian. Joxe Mari Korta sariak 2000. urtean ezarri ziren, ETAk enpresari gipuzkoarra eta ADEGIko presidentea erail ondoren, eta Eusko Jaurlaritzak enpresa-arloan ematen duen sari gorena dira.  Eusko Jaurlaritzak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren bitartez, Joxe Mari Korta Sariak ematen dizkie urtero beren … Read more

Leer más >