Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek, TACEX by ATErekin lankidetzan, ibilbide-orri hau prestatu eta argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten ala ez egiaztatzeko lana erraztuko die. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako.

Deskargatu HEMEN

Leer más >

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Dokumentuak gida argia eskaintzen du esportazio-eragiketa batek erabilera bikoitzeko lizentzia behar duen zehazteko, eta, hala bada, hura eskatzeko prozedura azaltzen du. Horri esker, honako hauek egin ahal izango dituzu: Europako araudiak zure produktuan eraginik ba ote duen identifikatu. Esportazio-lizentzia behar duzun erabaki. Behar bezala eskatzeko urratsak ezagutu. Aduanan blokeoak edo zigorrak eragin ditzaketen akatsak ekidin. … Read more

Leer más >

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Leer más >

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Munduko lehengaien prezioen bilakaeraren azterketa Euskal enpresek dagoeneko eskura dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako azken Lehengaien Behatokia, 2025eko hirugarren hiruhilekoan nazioarteko merkatu nagusiek izan duten bilakaera aztertzen duena. Txostenak metal industrialen, altzairuaren, petrolioaren eta gas naturalaren azken joerak aztertzen ditu, prezioei, eskaintzari eta eskariari buruzko ikuspegi zehatza eskainiz. Halaber, merkatu horien portaera baldintzatzen … Read more

Leer más >

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Munduko ekonomiko-egoeraren hiruhileko azterketa Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Nazioarteko Behatokiaren azken edizioa. Dokumentuak maila global zein eskualde mailako aurreikuspenei buruzko informazio eguneratua jaso du, nazioarteko merkatuei eragin diezaieketen arrisku geopolitiko nagusiekin batera. Deskargatu hemen txostena. Muga-zergen politikaren ziurgabetasunak markatuko ditu munduko aurreikuspen … Read more

Leer más >

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Frantziako energia-sektorea Frantzia erreferentziazko herrialdetzat finkatu da Europan energiaren arloan. Halaxe iradokitzen dute adierazle makroekonomiko nagusiek, izan ere, horien arabera, herrialdea ingurune erakargarria bere dimentsioagatik, BPGren hazkundeagatik, industria-ekoizpenagatik, langabezia-tasagatik, merkataritza arloko irekieragatik eta herrialde-arriskuagatik. Gainera, Frantziako laneskua oso kualifikatuta dago eta hango biztanleek prestakuntza-maila ona dute. Merkatu hau sakon aztertzeko asmoz, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade … Read more

Leer más >

Merkataritza-tentsioak eta tentsio geopolitikoak dira nagusi 2025eko lehengaien merkatuan

Munduko lehengaien prezioen bilakaeraren azterketa Industriako lehengaien prezioek hegazkortasun handia izaten jarraituko dute Euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko Lehengaien Behatokiaren azken edizioa, merkatu global hori sakon-sakon aztertu eta energiarekin zein industriarekin lotuta daudenei arreta berezia eman diena. Txostena SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak landu du, eta sektorearen ikuspegi … Read more

Leer más >

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

Makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da Txina munduko bigarren ekonomiatzat finkatu da, eta posizio horren bermea dugu 2024an izandako 18,31 bilioi dolarreko BPGa, eta aurreko urtearen aldean lortutako % 4,7ko hazkundea. Testuinguru honetan, makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da, eta 36.670 milioi dolarreko diru-sarrera operatiboak izan ditu 2024an, 2023an baino % 4,9 gehiago. … Read more

Leer más >