Ibilbide-orria. Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa (KMDM-CBAM)

Basque Trade & Investment-ek karbonoaren mugak doitzeko Europako mekanismoari buruzko ibilbide-orria eguneratu du, enpresei inpaktua aurreratzen laguntzeko. Argitalpen berriak 2026ko urrira arteko azken arau-berrikuntzak dakartza, isurketen balio lehenetsiak eguneratzen ditu, eta datu errealak egiaztatzeko eta CBAM ziurtagirien kostua kalkulatzeko baldintzetan sakontzen du.

Deskargatu txostena

Leer más >

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren 20tik azoraren 20ra.

Leer más >

Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan

Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.
Deskargatu hemen txostena.

Leer más >

Irekita daude Basque Global Industry beketan izena emateko epeak, nazioarteko praktikak egiteko aukera ematen duten Global Training bekak ordezkatzen dituzten laguntzak

Basque Global Industry laguntza-programa, lehen Global Training izenez ezaguna, Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Edizio honetan, laguntzek 341 beka eskaintzen dituzte ordaindutako praktika profesionalak egiteko, Euskadiko industriarekin, nazioartekotzearekin eta sektore estrategikoekin lotura handiagoa duen orientazioarekin.

Leer más >