Argentina eta Uruguai
Argentina Hego Amerikako hirugarren ekonomiarik handiena da oraindik azken urteetan jasandako nahasmendu ekonomikoak gorabehera. Aldiz, Uruguairen egonkortasunak Mercosurrerako sarbide erakargarria egiten du.
Energia, industria eta teknologian ahalmen handiko merkatuak
Argentina Hego Amerikako hirugarren ekonomiarik handiena da, eta 640.000 milioi USD inguruko BPG du. Herrialdeak baliabide natural ugari du, nekazaritza-ekoizle nagusienetako bat da, gas eta litio erreserba handiak ditu eta ahalmen erraldoia du energia berriztagarrietarako.
Uruguai egonkortasunagatik eta Amerika eta Karibeko klase ertain zabalena izateagatik nabarmentzen da, biztanleriaren % 60, hain zuzen ere. Era berean, per capita irabaziak altuak dira, eta desberdintasun eta pobrezia-mailak baxuak.
Roberto Caride
Enpresa arloko arduraduna
EUSKADIKO ORDEZKARITZA ARGENTINAN – MERCOSUR
Av. Alicia Moreau de Justo 846 3º, C1107AAT Cdad. Autónoma de Buenos Aires, Argentina
+54 9 11 5099 7033
+54 9 11 2351 7013
+54 11 4331 4026
* Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00-17:00