Nazioarteko hedapena eta salmentak
Nazioarteko jarduera erregularra duten enpresa horientzat, Basque Trade & Investmentek zenbait zerbitzu eta programa eskaintzen ditu nazioarteko posizioa zabaldu eta finkatzeko. Merkatuak dibertsifikatzea edo atzerrian ezartzea, besteak beste. Basque Tradek zerbitzu hauek eskaintzen ditu: merkatu berrietara sartzea, kanal egokiak, beharrezko finantzaketa bilatzea, balio-kate orokorra hobetzea edo plataforma digitaletan posizioa eta salmenta hobetzea.
Horrez gain, finantza-babesa emateko programa espezifiko bat dugu Euskadiko enpresaren nazioarteko hedapen eta finkapena errazteko.
Aholkularitza-zerbitzuak
Ezagutzen dituzu nazioartekotzea babesteko gure programak?

Zabaldu+
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, 75.000 € artekoa, enpresa bakoitzeko, merkatu berriak ireki, kanpoko presentzia indartu edo nazioartekotze-prozesuan aurrera egin nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat eta startupentzat. Deialdi bakar batean biltzen ditu Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu bezalako laguntzak.

Nazioarteko GAUZATU
Nazioarteko inbertsio publikoa duten proiektu pilotuetan Euskadiko enpresen parte-hartzea erraztera bideratutako programa, haien ospea, eta ondorioz, merkatu horietan enpresen barneratzea errazteko.

SAKONDU 2025
ETE (tamaina-murrizketarik gabe) eta enpresa berriei (startupak) zuzendutako programa. Enpresa berri horiek 2024ko urtarrilaren 1are ondoren eratutakoak izan behar dute eta nazioartekotze fase hasiberrian egon beharko dute. Halaber, haien fakturazioaren % 50 baino gutxiagok izan behar du jatorria esportazioetan.

PILOTU 2025
Nazioarteko inbertsio publikoa duten proiektu pilotuetan Euskadiko enpresen parte-hartzea erraztera bideratutako programa, haien ospea, eta ondorioz, merkatu horietan enpresen barneratzea errazteko.

ELKARTU 2025
Elkartuk enpresa-elkarteei, enpresa-lankidetzako taldeei, esportazio-partzuergoei, salmenta-taldeei edo atzerriko merkatuetan elkarrekin jarduteko konpromisoa duen edozein figurari laguntzen die.