Zabaldu+ Programa
Zabaldu+ 2026en babesa
Zabaldu+ 2026 EAEko enpresen nazioarteko presentzia bultzatzeko, merkatu berrietan sartzen laguntzeko eta atzerrian duten posizionamendua indartzeko laguntza da.
Zabaldu+ ez da Zabaldu programaren jarraipen soila, laguntza zabalagoa baizik, Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu moduko aurreko programen helburuak eta jarduerak biltzen dituena. Horrela, programa berriak deialdi bakar batean biltzen ditu nazioarteko hedapena, enpresen arteko lankidetza eta kanpo-merkatuetan potentziala duten proiektuen garapena errazteko hainbat laguntza.
Zer eskaintzen dizugu?
Gastuen % 70eko arte itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez ere 75.000 €/enpresa, honako hauetarako:
- Nazioartekotzeko eta aholkularitzako estrategiak
- Homologazioak, ziurtagiriak eta jabetza industriala
- Nazioarteko sustapena, komunikazioa eta marketina
- Kanpoko ezarpenak eta destinoko langileak
- Kanpoko ezarpenak eta jomugako langileak
- Enpresa-lankidetzako proiektuak
- Nazioarteko proiektu pilotuak
- Barne-dedikazioa nazioartekotze-proiektuan
Zabaldu programak aukera ematen du 2026ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31aren artean egindako jarduketak gehitzeko.
Eskakizunak
- Nortasun juridiko propioa eta EAEko ekoizpen-instalazioa duten ETEak eta startupak.
- Nazioarteko merkatuetan jarduera bateratuak garatu nahi dituzten elkarteak, esportazio-partzuergoak eta enpresa-lankidetzako taldeak.
- Eskabideak gutxienez bi tipologia desberdinetako bi ekintza jaso beharko ditu.
- Kanpoan geratzen dira nekazaritza, elikadura, arrantza, basogintza, higiezinen, turismoaren, finantzen eta aseguruen sektoreak.
- Zerbitzu-enpresen kasuan, Euskadin giza talde nahikoa izan beharko dute nazioartekotu nahi diren proiektuak gauzatzeko edo zerbitzuak emateko.
Prozedura
- Eskabideak lehia-konkurrentziaren bidez baloratuko dira, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
- Nazioartekotze-proiektuaren kalitatea funtsezkoa izango da balorazioan; beraz, garrantzitsua da proposamen sendoa, koherentea eta ondo justifikatua aurkeztea.
2026ko aurrekontuak
Zalantzaren bat duzu?
Kontsultatu laguntza honen FAQak edo jarri harremanetan gure taldearekin.