AUKERAK

Basque Trade & Investmentek Euskadiko enpresentzako negozio-aukerak identifikatzen ditu aldizka atzerriko bulegoen bidez eta nazioarteko proiektu eta sareetan duen parte-hartzearen bidez.
Begiratu identifikatu ditugun aukerak erregulartasunez eta jar zaitez harremanetan gurekin!

Begiratu gure aukerak

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

Nov 11, 2020

  Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako…

Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean

Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean

Nov 9, 2020

  Medellineko eremu metropolitarra Kolonbiako gune dinamiko eta berritzaileenetako bat…

Osasun arloko euskal enpresek Estatu Batuetako merkatuan sartzeko dituzten bideak

Osasun arloko euskal enpresek Estatu Batuetako merkatuan sartzeko dituzten bideak

Oct 30, 2020

Bio-osasunaren sektoreko edozein enpresaren helburua da Estatu Batuetako merkatuan sartzea.…

European Enterprise Network

Red Enterprise Europe Network – Red EEN Europako Batzordeak 2008an sortutako ekimena da. Helburu nagusia da enpresei nazioartekotze-prozesuan eta berrikuntzaren kudeaketan laguntza eta aholkularitza ematea. Horretarako, mundu guztian zehar zabaldutako eskualdeko nodo ugariren arteko lotura eta lankidetza bilatzen dugu.

Basque Trade & Investmentek Euskadiko nodoan parte hartzen du 2022tik, nazioarteko partnerrak bilatzen laguntzen, produktu/zerbitzuak merkaturatzeko edo haien garapena osatzeko (transferentzia teknologikoa)

Nazioarteko lizitazioen plataforma

Eusko Jaurlaritzak eta Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Lizitazioen Plataforma sortu zuten nazioarteko erakundeek finantzatutako lizitazio publikoetan Euskadiko enpresen parte-hartzea handitzeko, eta ondorioz, Euskadiko enpresa-ehunaren nazioartekotzeari laguntzeko.

Lehiakortasun handikoa ekonomia globalizatua honetan, Euskadiko enpresek berritzeko gaitasun handia erakutsi dute, eta haien kalitate mailak Europaren abangoardian kokatu ditu hainbat sektoretan. Orduan, zergatik ez lehiatu munduko edozein tokitako lizitazio multilateraletan?

Trade Promotion Europe

Trade Promotion Europe merkataritza-promozioko nazioko eta eskualdeko erakundeak biltzen dituen Europako elkartea da. Elkartearen helburua da Europako erakundeen aurrean ahots bakarra izatea eta Europako merkataritza indartzea, koordinazio eta informazio-truke hobearen bidez.

Basque Trade & Investmentek Trade Promotion Europen parte hartzen du 2019tik Euskadiko enpresen interesak Europan jaso daitezen. Elkarte horretan parte hartzeari esker, BasqueTradek ProSME moduko Europako proiektuetan parte hartu du.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN