Azken nabarmenduak
Ezagutu gure txosten eta azterketa berrienak, eta ezagutu merkatuko joerak eta non dauden zure enpresarentzako negozio-aukerak.
Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an
Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du. Deskargatu hemen txostena.
Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den
Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz. Deskargatu hemen txostena.
T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla
Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko. Deskargatu HEMEN
Analisia

ANALISI OROKORRA
Basque Trade & Investmentek Euskadiko enpresaren nazioartekotzeari eragiten dioten gai eta joera nagusiak aztertzen ditu bere behatokien bidez.
HERRIALDEKO ANALISIA
Gure txosten geografikoetan eta ohar koiunturaletan Euskadiko esportazioetarako nazioarteko merkatu nagusien baldintzak aztertzen ditugu, inguru politiko, ekonomiko eta soziala aztertuta. Aldiz, ohar koiunturalek gai edo azpisektore espezifikoei heltzen diete.


SEKTOREKO ANALISIA
Sektoreko ezagutzak aukera ematen digu sektore-analisiak egiteko herrialdeka, baita Euskadiren esportazioetarako estrategikoak diren sektore batzuetako joera berriak eta garapena monitorizatzeko ere.
BESTE AZTERKETA BATZUK

EMAKUMEAREN PRESENTZIA EUSKADIKO ENPRESEN NAZIOARTEKOTZEAN
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Euskadiko enpresen nazioartekotze-arloan genero-berdintasunaren egoera eta haren jatorria ezagutzeko gauzatu dugun ikerketaren emaitzak aurkeztu ditugu.


