Basque Global Industry programa

Goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat

Get ready, Be more, Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo.
Laster zabalik egongo da 30 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendutako Basque Global Industry 2026 beka.

350 beka atzerrian ikasteko eta
esperientzia profesional baliotsu batekin itzultzeko

BASQUE GLOBAL INDUSTRY beka programak, lehen Global Training izenez ezagutzen zena, helburua da Euskadiko gazteen prestakuntza eta nazioarteko mugikortasuna erraztea, haien profil akademikoarekin lotutako jarduerak eta proiektuak eginez. Edizio honetan, praktikek indartu egingo dute industriari, nazioartekotzeari eta Euskadiren etorkizuneko erronkei lotutako sektore estrategikoetara bideratutako orientazioa.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gaitasuna izatea. Hori dela eta, programak hasierako prestakuntza espezializatuko aldi bat eta atzerriko enpresa eta erakundeetan 6 eta 12 hilabete bitarteko praktiketako egonaldi bat ditu. Horrek zure etorkizunerako oso erabilgarriak diren esperientzia profesionala, ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko aukera emango dizu.

Plazak

Global Training programak 350 plaza eskaintzen dizkizu esperientzia paregabea eskuratu dezazun atzerrian.

Iraupena

Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke.

Prestakuntza

40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da.

Zuzkidura

Hilean 1.785 €-ko zuzkidura 6 hilabetetan.

Programako faseak

12 hilabeterainoko praktikak atzerrian

Erakunde laguntzaileen bidez kudeatzen da Basque Global Industry beka-programa

2025ko Global Training beka-programak zazpi erakunde laguntzaile izan zituen ditu bekak kudeatzeko eta tutorizatzeko.

*Hautagaitza bakar bat bidal daiteke, erakunde laguntzaile baten bidez. Eskari gehiago bidaltzen dituzten pertsonak hautaketa-prozesutik kanpo utziko dira.

12 hilabeterainoko praktikak atzerrian

Kalkulatzen da etorkizun hurbilean EBko lanpostu guztien ehuneko esanguratsu batek goi-mailako kualifikazioa eskatuko dituela eta gaitasunak gehienbat hezkuntza ez-formalaren bidez jasoko direla, bereziki baloratuko delarik nazioarteko mugikortasuna, boluntariotza, ikaskuntza praktikoa lan-ingurune errealetan eta gazteriaren parte-hartze aktiboa.

Horregatik abiarazi zen 2012an “Global Training” beka-programa, gaur egun “Basque Global Industry” izena duena, ekonomia irekiko etorkizuneko erronkei konponbidea bilatzeko, Euskadiko gazteen gaitasunak, ezagutza, prestakuntza eta mugikortasuna garatzeko eta, bide horretatik, lan merkaturako prestatzeko. Programa honek -unibertsitateko titulua eta goi-mailako lanbide heziketako titulua duten gazteei bereziki zuzendua dagoenak- EAEko gazteen nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzen du euren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak garatu ditzaten atzerriko enpresa eta antolakundeetan, aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten arabera.

Eskakizunak

  • 30 urtetik beherako Euskal Herriko gazteak
  • Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua
  • Ingelesa jakitea (B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat).

Euskal enpresen nazioartekotzea indartzeko beharrezkoak izango dira hobeto eta sakonago prestatutako gazteak, euren bitartez eratzeko gizarte sostengarri bat, zeinetan emakumeek eta gizonezkoek independentzia ekonomiko berdina izango duten

Profesional estimatu bezala itzuliko zara etxera eta zabalik izango dituzu lan-merkatuko ateak

Erakunde laguntzaileak

  • Merkataritza-sozietatea ez izatea, deialdi hau itxi baino 2 urte lehenago eratuta egotea eta jarduera eremua Euskadin izatea.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-prestakuntzako edo goi mailako lanbide-heziketako jardueretan, eta/edo esperientzia izatea, gazteak nazioartekotzeko etorkizuneko profesional gisa trebatzeko.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana, gazteek praktikak programa honen arabera egin ahal izango dituztela bermatzeko.
  • BERRIA: Eskainitako praktiken gutxienez %70 Euskadiko industriarako eta nazioartekotzerako sektore estrategikoei lotuta egon beharko da, Euskadi 2030 Industria Planeko IRABAZI eta HAZI tipologien, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko espezializazio adimenduneko arloen edo industriari lotutako sektoreen barruan, hala nola nazioartekotze-aholkularitza eta Europako proiektuak.
  • BERRIA: Gainera, erakundeek praktiken gehienez %50 euskal enpresetan eta estatuko erakundeetan eskaini ahal izango dituzte, programaren eta euskal industriaren arteko lotura indartuz, nazioarteko orientazioa galdu gabe.

Eskabidea helbide elektroniko honen bidez eskuratu eta beteko da: https://laguntzak.spri.eus/globaltraining/

Eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskaera sinatu duen pertsonaren NANa
  • Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  • Erakundearen eraketa-eskriturak eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearenak
  • Emandako kontuaren banku-titulartasunaren ziurtagiria.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.
  • Unibertsitateko edo lanbide-heziketako goi mailako proiektuak eta jarduerak egiten gutxienez bi urteko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentazioa. Agiri horretan, garatutako proiektuak, deialdiak edo hitzarmenak identifikatu beharko dira.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Basque Global Industry beka-programa garatzeko proiektua, honako hauek barne dituena:
    – Deitzea proposatzen den beka kopurua.
    – Eman beharreko prestakuntza-plana.
    – Egin beharreko ekintzen kronograma.
    – Aurrekontu osoa.
    – Erakundeak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta/edo esperientzia.
    – Proiektuaren garapenean parte hartzen duten erakundeko pertsonen Cv-ak.
  • Lankidetza-modalitateko hainbat erakundek batera egindako eskaera bada, erakunde guztiek sinatutako lankidetzako barne-akordioa.
  • Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
  • Deialdiaren oinarrien ereduari jarraituz egindako erantzukizunpeko adierazpena.
  • Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroetatik eratorritako gastuak: 500 euro bekadun bakoitzeko.
  • BERRIA: Beka bakoitzaren zuzkidura estaltzetik eratorritako gastuak (gehienez 6 hilabetez): 1.895 euro pertsonako. 1.785 euro bekadunentzat eta 110 euro Gizarte Segurantzaren kotizazio-kostuei aurre egiteko.
  •  Aseguru-polizen gastuak: 600 euro bekadun bakoitzeko.
  • BERRIA: Basque Global Industry programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikatzeak eta argitaratzeak eragindako gastuak. 1.200 euro emandako beka bakoitzeko.
  • Kontingentzietarako kontu-saila, ezinbesteko arrazoiengatik eta aldez aurretik baimenduta bakarrik erabiliko dena: 500 euro bekadun bakoitzeko.

Global Training gure beka-programei esker

edizio

Nazioarteko prestigio handia duen programa baten

gazte

nazioarteko esperientzia profesionalarekin

herrialde

baino gehiago 5 kontinenteetan

2012tik, 5.503 gaztek jaso dute beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin. Honako hauek dira enpresa horietako batzuk: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak eta, haiekin batera, Euskadiko sektore estrategikoetan erreferentziazkoak diren Euskadiko enpresak, atzerrian ezarrita daudenak.

Ohiko galderak

  • Goi mailako unibertsitateko edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2026ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea gutxienez eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabeteetan, edo aurreko 10 urteetan jarraian 5 urteko antzinatasunarekin gutxienez.
  • Ingelesa menderatzea, gutxienez B2 mailarekin unibertsitate-graduko titulazioetarako eta B1 mailarekin goi mailako lanbide-heziketarako.
  • Jaioteguna egiaztatzeko dokumentazioa (NAN, jaiotza-agiria…).
  • Curriculum vitaea.
  • EAEn kokatutako administrazio-egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Graduko edo goi mailako LHko unibertsitate-titulu ofiziala.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.

Ez, bateraezinak dira helburu bera duten beste laguntza batzuk jaso dituzten pertsonentzat, hala nola BEINT, Basque Global Industry, Global Training programaren aurreko edizio bat edo 6 hilabetetik gorako iraupena duen eta atzerrian praktikak egiteko beste laguntza-programa bat.

Ez da derrigorrezkoa titulazio ofiziala izatea, baina ingelesa menderatzea eskatuko da; gutxienez B2 maila unibertsitate-graduko titulazioetarako eta B1 maila goi mailako lanbide-heziketarako.

Hautagaiek ez badute gehienez lau urteko antzinatasuna duen titulurik, ahozko eta idatzizko proba egingo da haien ezagutzak zehazteko.

1.785 euro gordin helmugako herrialdera joateko, mantenurako, ostaturako eta bisen eta txertoen gastuetarako (behar izanez gero).

Bai, derrigorrezkoa da. Ikastarora joan ezean, emandako beka galduko da.

Ez, ezin da ordaindutako beste jarduerarik egin, dedikazioa bekaren jarduerarako esklusiboa baita.

Ikastaroak prestakuntza espezializatua eskaintzen du, Euskadiko ehun ekonomikoa, industriari eta nazioartekotzeari laguntzeko euskal ekosistema eta lurraldeko industriaren etorkizuna markatzen duten estrategiak ezagutzera bideratua.

  • Euskadiko ehun ekonomikoaren bilakaera.
  • Euskal ekosistema: Eusko Jaurlaritza, SPRI, Basque Trade & Investment, aldundiak, merkataritza-ganberak, parke teknologikoak, BRTA, klusterrak eta enpresa-elkarteak.
  • Egungo estrategia: Euskadiko Industria Plana eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, Euskadi 2030.
  • Industriari eta nazioartekotzeari laguntzeko euskal laguntza eta tresna publikoak.
  • Nazioarteko marketina.
  • Diplomazia eta enpresa-protokoloa, komunikazio-estiloa eta -teknikak.
  • Kulturen arteko negoziazioa.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN