Frantzia
Geografikoki gertu dagoenez eta urtetan zehar izan diren merkataritza-harreman estuen ondorioz, Frantzia Euskadiko merkataritza-bazkide nagusia da Alemaniarekin batera, eta bereziki garrantzitsua da hainbat sektoretan, besteak beste, manufakturan, automobilgintzan, turismoan eta nekazaritzako elikaduran. Gainera, gertutasun horrek ondasunen eta zerbitzuen fluxua eta Europako merkatuetarako sarbidea sustatzen du lurraldearen bitartez, baita truke kultural eta enpresariala ere, eta lankidetza-aukerak eta garapen komertzialerakoak biderkatu egiten dira.
Europarako Euskadiren sarbidea
Frantziak kokapen ekonomiko egonkorra du munduan eta Europako ekonomiarik handienetako bat da, bigarrena Alemaniaren atzetik eta zazpigarrena munduan, Barne Produktu Gordinari (BPG) dagokionez. Herrialdeko ekonomia dibertsifikatua dago eta funtsezko sektoreak ditu, besteak beste, manufaktura, energia (batez ere nuklearra), industria aeroespaziala, turismoa eta finantza-zerbitzuak. Nazioarteko merkataritzan, Frantzia eragile garrantzitsua da, bai balio erantsi handiko ondasunen esportatzaile gisa (luxuzko produktuak, teknologia eta automobilak), bai lehengaien eta industriako osagarrien inportatzaile gisa. Gainera, bere eragin ekonomikoa agerikoa da G7an eta G20an, rol garrantzitsua baitu nazioarteko diplomazian eta munduko gai ekonomikoetan.
Beñat Lekuona
Enpresa arloko arduraduna
Sonia de la Fuente
Enpresa arloko arduraduna
EUSKADIKO ORDEZKARITZA FRANTZIAN
39, rue des Mathurins,
75008 Paris
* Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 07:30etik 16:00etara
Ostirala 08:00etatik 13:00etara