Barneko informazio-sistema
Zer da Barneko Informazio Sistema?
Euskal Autonomia Erkidegoko (“EAE”) sektore publikoko erakundeetan eta, bereziki, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzian gertatzen diren ekintzak edo hutsegiteak, arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larriak izan daitezkeenak, sistemaz arduratzen den bulegoari eta/edo pertsonari jakinaraztea errazten duen Barneko Informazio Sistema da (aurrerantzean, “BIS”).
Sektore publikoan edo pribatuan lanean ari dela ekintza bidegabe larri horien berri jasotzen duen edozein pertsonak eman dezake informazioa, baldin eta ekintza horiek EAEko sektore publikoko erakundeei eragiten badiete, duten lan-harremanaren edo harreman profesionalaren ondorioz.
Gertakariak ikertzeko orduan, konfidentzialtasuna eta informazioa eman duen pertsonaren babesa bermatzen ditu Sistemak.
Eusko Jaurlaritzak arautu eta ezarri du BISa,Europar Batasuneko Zuzenbideko arau-hausteen gaineko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko urriaren 23ko 2019/1937 Zuzentaraua (EB) eta Estatuko legeria (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena) betez, eta 2023ko ekainaren 13ko 89/2023 Dekretuaren (EAEko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duena) bidez.
¿Cuáles son los principios esenciales del SII?
Zeri buruz informa daiteke?
Nork eman diezaioke informazioa BISari?
Cualquier persona que en el contexto de su relación laboral o profesional con las organizaciones que conforman el Sector Público de la CAE tenga información sobre presuntas infracciones graves o muy graves dentro de estas organizaciones. Nos referimos a:
Nola aurkeztu behar dut informazioa?
Zuzenean sar daiteke Barneko Informazio Sistemara, esteka honen bidez: Barneko Informazio Sistema (euskadi.eus)