Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea, 2021eko urrian Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek aurkeztutako tresna da, enpresa pribatuek eta erakunde publikoek hizkuntzak kudeatzeko erabiltzen dituzten praktikak partekatzeko eta zabaltzeko helburua duena.
Spri, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak lau praktika argitaratu ditu bilatzailean:
- Euskara Sariak: 2015.urtean abiarazitako ekimena, urtean zehar euskararen ikasketan eta erabileran lan eskerga egin duten langileak aitortzeko.
- Euskara plana eta Hizkuntza-irizpideak lan-hitzarmenean: 2021eko abenduan Spriren Zuzendaritza eta Enpresa Batzordearen artean sinatutako lan-hitzarmen berrian lehen aldiz txertatu dira Euskara plana eta hizkuntza-irizpideak.
- INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma: enpresa industrialetan euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimena, 2018.urtean martxan jarritakoa.
- Jendaurreko ekitaldien protokoloa eta jarraipena: Jendaurreko ekitaldietan parte hartzen duten SPRIko ordezkariek hizkuntza-irizpideak betetzen laguntzeko erreminta bat da.
Spriren lau hauez gain beste 50 praktika daude jasota bilatzailearen eta erdia industria-enpresenak dira. Praktika guztiak bi hizkuntzatan argitaratu dira bilatzailean, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bilaketa egiteko modu desberdinak daude: sektorearen arabera, EMEren elementuaren arabera, Kudeaketa Aurreratuaren elementuaren arabera eta hitz gakoaren arabera (gai zehatza: harrera, langileen euskararen erabilera areagotzeko praktikak, hizkuntza politikaren inguruko praktikak, etab.).
2022an zehar praktika gehiago jasotzea da helburu nagusia, bereziki sektore publikotik eta zerbitzu enpresetatik.