Ipar Karolinako (AEB) ordezkaritza bat Euskadin bisitari, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren eskutik

Elkarren arteko lankidetzan sakontzeko asmoz, automobilgintza eta osasun sektoreetako euskal enpresekin bilduko dira

AEBetako Ipar Karolina estatuko bi ordezkari Euskadin bisitari dabiltza astearte eta asteazken honetan Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) eskutik, Eusko Jaurlaritzarekiko harreman instituzionalak sakontzeko asmoz.

 

Elkarren arteko lankidetzarako oinarriak finkatzeaz gain, Ipar Karolinako ordezkariak osasun arloko zein industria ekipamenduko euskal enpresekin bilduko dira. Era berean, Makina Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea bisitatu eta bazkidetutako enpresa batekin elkartuko da, baita automobilgintza sektoreari lotutako konpainiekin ere.

 

Ipar Karolina oso estatu indartsua da Euskadiren intereseko hiru sektoretan (automobilgintza, sektore aeroespaziala eta bioteknologia), eta ondorioz, maila industrialean lankidetzan jarduteko aukera egon daiteke. Bisita honek jarraipena eman dio aurtengo martxoan AEBetako 15 estatuk negozio-aukerak aurkezteko egun zutenari.