Euskadik Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu du, eragile guztien ekarpeneekin osatuta eta hobetuta

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin batera, Euskadiko Energia Kontingentzia Planaren bigarren bertsioaren xehetasunak eman ditu prentsaurrekoan  Dokumentuak eragile publiko eta pribatuen ekarpenak jasotzen ditu, eta Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali da, energia sortzeari eta eskariari, sare elektrikoei edo gas-sistemari buruzko neurriekin  Gainera, euskal administrazio publiko … Read more

Bateria birziklatuetatik hidrogeno berriztagarrira: hona hemen BIND 4.0 programako jasangarritasun handieneko kasu arrakastatsuak

BIND 4.0 programak frogatzen du enpresa liderrak eta startup berritzaileak batzea dela gakoa industria lehiakor eta jasangarri bat lortzeko   Ez da zientzia fikzioa, errealitatea baino. Laugarren Iraultza Industriala jasangarria da. Hala frogatzen dute BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren azelerazio-programako edizio bakoitzean parte hartuz beren proiektuak Euskadiko erreferentziazko 70etik gora enpresa handiren eskutik garatzen dituzten startupek. … Read more

Thanic-ek B2B negozioetarako blockchain teknologia eskaintzen du

Blockchain teknologia (bloke-katea) gaur egun modan dagoen terminoetako bat da nazioarteko enpresa-munduan. Iraultza izugarria planteatzen du, ez bakarrik gure ekonomian, baita gizarteko esparru guztietan ere. Sare baten barruan egiten diren transakzio guztiak erregistratzen dituen datu-basea da, eta informazioa modu banatuan gordetzen du. Thanic euskal startupak beste urrats bat eman du eszenatoki disruptibo berri honetan, B2B … Read more

Ibarmiak I+G+Bren aldeko apustua indartu du, zazpi Hazitek proiektutan parte hartuz

Ibarmia mekanizazio-zentroetan espezializatutako fabrikatzaileak I+G+Bren aldeko apustua berretsi du 2021ean, zazpi Hazitek proiektutan parte hartu ondoren, SPRI Taldearen enpresa-ikerketan, -garapenean eta -berrikuntzan laguntzeko programan. Beste enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate batzuekin batera, Azkoitiko (Gipuzkoa) enpresak sektore eoliko, aeroespazial, makina-erreminta edo automobilgintzari zuzendutako proiektuak burutu ditu.    Hi-Prest horietako baten izena da, prestazio handiko eskaner bat garatzeko … Read more

Silver Economy: Zilar Ekonomiaren Bizkaiko startup eta enpresen Aida

Silver Economy-aren alde apustu egitea Bizkaiko etorkizuneko beharrizanei aurre egitea da, bai eta sistemaren jasangarritasuna zaintzea ere; era berean, zahartzearen erronka gure lurraldearen garapen sozial eta ekonomikorako agertoki positibo batean bilakatzen da. Testuinguru horretan, Nagusi Intelligence Centerrek atsegin handiz aurkezten dizue Bizkaiko Silver Economy arloko enpresen lehenengo gida, Bizkaiko enpresa askok alor honetan egiten ari … Read more

Arteman Komunikazioa hazi egin da eta proiektu berritzaileak abiatuko ditu Aretxabaletako Basabe eraikineko gune berri batean

Ozta-ozta urtebete igaro da CEX sari nazionaletan finalista izan zenetik lehen sektorerako onlineko lehenbiziko enkante-plataforma bat sortuta eta merkataritza elektronikoa sustatuta landa sektorean sustatu zutenetik. Komunikazio arloko Arteman Komunikazioa Koop. E.-k bere instalazioak handitu ditu Aretxabaletan eta erronka berriei ekingo die itxura berritu bat emanez bere etxe berriari.   Artemaneko profesional taldeak gustuko ditu aldaketak, … Read more

26 gazte sartu dira Gaztenek Berri Programan

Belaunaldien berrikuntza eta ekintzailetza oinarrizkoak dira euskal nekazaritzako elikakate osoaren biziraupenerako eta modernizaziorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita. Premisa horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Gaztenek Programa  programa jarri zuten abian 2004. urtean, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sar daitezen errazteko. Orain, Mondragon Unibertsitatearen lankidetza tekniko eta pedagogikoarekin, programa modernizatu egiten da, egungo … Read more

Anfibium: zure enpresaren jasangarritasuna kudeatzeko teknologia

ANFIBIUM euskal startupak enpresen karbono-aztarnaren kudeaketa errazteko softwarea sortu du. Bere «SaaS»-k CO2 isurien neurketa automatizatzeko aukera ematen du.  «Digitalizazio-prozesuan, enpresek CRMak eta ERPak ezarri dituzte; orain iraunkortasunaren kudeaketa digitalizatzeko unea da. ANFIBIUMen arazo konplexuak konpontzea gustatzen zaigu, teknologiak abantaila handiak ematen baititu», azaltzen du Gorka Muñecas, bere CEO-a. ANFIBIUMen softwarea Berotegi Efektuko Gasen Protokoloko (GHG) ‘3 irismeneko’ … Read more

EKIN, Zornotzako enpresa bat liderra dena automobilgintzaren eta turbinen sektorerako brotxen fabrikazioan

EKIN Zornotzako enpresa bat da, munduko hiru liderretako bat bihurtu dena automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetarako goi teknologiako brotxen fabrikazioan. 300 langile dituen konpainia honek bere salmenten % 80 esportatzen du. EKIN enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Basque Digital Innovation Hub-ek martxan jarritako BDIH Konexio programaren bidez, zeinak euskal ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen … Read more

Euskadi irailean hasiko da Europan deklaratutako alertari berehalako erantzuna eman nahi dion Kontingentzia Energetikoaren Planeko neurriak aplikatzen

Erakundeek abuztuan aztertuko dituzte proposatutako neurriak, eta irailean onartuko da behin betiko dokumentua, berehala aplikatzeko. Udalek laguntza teknikoa, tresnak eta finantzaketa izango dituzte, beharrezko ekintzak gauzatu ahal izateko. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Jasangarritasun Energetikoaren Talde Instituzionala bildu du gaur goizean. Talde horretan Eusko Jaurlaritzako sail guztiak, foru-aldundiak eta EUDEL daude ordezkatuta. … Read more