Basque Food Cluster: ?Gaur egun ez dago jasangarri izatea beste aukerarik?

Azken Kluster Eguna egin zenetik bi urte geroago, Basque Food Cluster markaren inguruan elkartutako Elikaduraren euskal sektoreak bere urteroko hitzordua berreskuratu zuen, Euskadiko elikadura-katearen balio estrategikoa balioan jartzeko. Kolektibo hori duela hamahiru urte sortu zen eta gaur egun 123 bazkide ditu, balio-kateko begi guztiak ordezkatzen dituztenak. Jon Ander Egaña zuzendari nagusiak aitortu duenez, sektore honek … Read more

Lurzorua deskontaminatzeko erronka ? GARBILAND Proiektua

Egun merkatuan hainbat teknika daude lurzoru kutsatuak berreskuratzeko. Hala ere, gaur?gaurkoz gehien erabiltzen den aukera, ez bakarrik EAEn, baita beste hainbat eskualde eta herrialdetan ere, indusketa eta zabortegian uztea da. Beste aukera batzuk baino azkarragoa eta merkeagoa da, nahiz eta ingurumenarentzat ez den jasangarria eta efizientea; izan ere, ez du kutsaduraren benetako arazoa konpontzen. Horren … Read more

Categories Uncategorized

Life programa europarrak 5.432 milioi eurorekin finantzatzen ditu ekonomia zirkularrarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin lotutako proiektu berritzaileak

LIFE programako adituek gaur aurkeztu dituzte laguntza jaso nahi duen proposamen batek bete behar dituen funtsezko gakoak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak moderatutako mahai?inguru batean ETE-entzako “Nola lortu LIFE Europako ingurumen-programaren finantzaketa” jardunaldia gaur goizean egin da Bilbon, eta SPRI Taldeak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Ihobek eta Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak antolatu dute Europako … Read more

BapoBap, gaixotasun kutsakorrak dituzten pazienteak isolatzeko aukera ematen duen isolamendu-burbuila eramangarria

Oraindik gogoan ditugu gure oroimenean pandemia betean ospitale askotako larrialdi-zerbitzuen kolapsoaren irudiak. Osasun-langile askok ez zuten osasun-babeserako ekipamendu egokirik izan bere lana behar bezala egiteko. Etorkizunean horrelako arazoei irtenbidea emateko, Donostiako startup batek gaixotasun oso kutsakorrak dituzten pazienteak isolatzeko eta osasun profesionalei bere lana modu seguruan eta erabat babestua egiteko aukera ematen duen isolamendu-burbuila eramangarria … Read more

Bytek, sektore soziosanitariorako IoT soluzioak

Bytek enpresa 2019an sortu zen, eta IoT ekosistemetarako sistema txertatuak sortzen espezializatuta dago. Zerbitzu integrala eskaintzen du, hardware, firmware (chip-ak) eta softwarearen garapenean oinarrituta, eta online-hodeiarekiko konektibitatea eskainiz. Hasiera batean, egoitza Bilbon duen enpresa osasunaren sektorera bideratu zen bereziki, baina bere konponbideen zeharkakotasuna dela eta, beste sektore batzuetara zabaldu du bere eskaintza, hala nola mugikortasun-sektorera, … Read more

Indiako energia eolikoaren txostena

India munduko seigarren ekonomiarik handiena da,  hirugarren herrialdea energia-eskariari dagokionez, Txinaren eta Estatu Batuen atzetik, eta energia-eskaria handitzen ari da. Indiako gobernuak 2030erako 450 GW energia berriztagarri izateko helburua ezarri du; beraz, nahiz eta gaur egun mix energetikoan iturri termikoak nagusi izan, energia berriztagarriek 2030erako mix % 50 hartzea espero da, energia fotovoltaikoaren eta eolikoaren … Read more

Aida Perez: ?Ikusizko komunikazio batek funtziona dezan, zintzoa, naturala eta inklusiboa izan behar du?

Aidearte diseinu grafiko jasangarri eta inklusiboa lantzen duen enpresa sortzailea da, enpresentzako ikusizko komunikazio, nortasun korporatibo eta packaging proiektuak garatzen dituena. Aida Perezek, bere fundatzaileak, Estatuko eta nazioarteko 3 sari jaso ditu bere packaging proiektu bati esker. Sari hauek, ?Premios PESMES 20210, Anuaria Selección 2021 eta Latampack 2022 dira, azken hau Furoshiki packaging proiektuagatik. Furoshiki japoniar packaging tradizional bat da, … Read more

MKcoinek neurrira egindako konponbideak fabrikatzen ditu makina-erremintaren sektorean piezak lotzeko

Duela 40 urte ingurutik, MKCoinek neurrira egindako konponbideak eskaintzen ditu  makina-erreminta-sektorean, piezak lotzeko helburuarekin. Enpresa gipuzkoarrak mekanizatuko den pieza eusteko platerak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta piezak lotzeko erantzunik eraginkorrena ematen espezializatu da, “betiere kalitate, zerbitzu eta errentagarritasun berme maximoak eskainiz”, adierazi du Eva Mangasek, MKCoinen gerenteak.   Soluzio egokitu berriak garatu behar diren kasuetan, bezeroaren … Read more

EHUren udako ikastaroetan Sprilur-ek naturalizazioa landuko du industria-espazioak suspertzeko mekanismo gisa

Uztailaren 11n eta 12an, EHUk antolatutako “Hiri- eta industria-ingurunearen naturalizazioa“  ikastaroan hizpide hartuko da, goizeko jardunaldietan, hiri- eta industria- ingurumenaren naturalizazioa klima aldaketaren erronkari aurre egiteko tresna eraldatzaile eta eraginkor gisa. Ikastaro teoriko-praktiko honek elkarrekin batuko ditu hirigintzaren sektoreko erreferenteak eta lurralde mailako hainbat arlotako ordezkariak, gidaritzat harturik eragile instituzional, enpresarial, sektorial eta sozial garrantzitsuenak … Read more

Akuikulturako ingurumen-aztarna murriztea errazteko soluzio digitalak

Akuikulturak, zenbait adituren arabera antzinako praktika izan arren, gorakada bat izan du gaur egun, erauzketako merkataritza-arrantzaren alternatiba gisa duen potentziala dela eta, ustiapen-maila altuan edo gehiegizko ustiapenean baitago lehen hori. Hala ere, uretako animalia-espezieen laborantzak ingurumenean ere eragina du, eta ekosistemak kutsa ditzake. Hain zuzen ere, sektorea ziztu bizian industrializatu da azken hamarkadetan. Oro har, … Read more