Vanguard Initiative sareak berrikuntza-politikei buruzko konferentzia bat antolatu du Bruselan eta SPRIk ere parte hartu konferentzia horretan

“Europako berrikuntza-politika anbiziotsu bat taxutuz trantsizio berde eta digital bikoitza azkartzeko” lelopean, Vanguard Initiative Europako eskualdeen sareak -Eusko Jaurlaritza sareko kide da sortu zenetik- berrikuntza-politikei buruzko urteroko konferentzia egin du Bruselan ekainaren 14an, eta bertan izan dira Europako Batzordeko eskualde- eta berrikuntza-politiken arduradunak. Ekitaldian izan da baita ere Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta … Read more

SPRIk Makina-erremintaren Biurtekoan adierazi duenez, ?enpresetan emakume proportzio handiagoa izateak produktibitate-maila hobetzen du?

SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek “Women in Manufacturing” aditu-taldearen (Oyónek berak gidatzen du taldea World Manufacturing Forum-aren esparruan) ondorio nagusiak partekatu ditu Professional Women?s Network (PWN) sareak Makina-erremintaren Biurtekoan antolatu dituen Women in Industry (WIN) hitzaldien saio batean. Oyónek “Emakumea eta Industria. Esperientzian oinarritutako giltzarriak” hitzaldian azaldu bezala, aditu-taldean sortutako eztabaiden arabera … Read more

Tajo Group taldeak bikoiztu egin du automobilgintzako osagai plastikoetan eta multzoetan nahiz linea zurian izandako negozio-zifra

Tajo Group Mondragon Taldean integratutako kooperatiba bat da, eta bere balio-proposamenari jarraiki plastikozko osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu teknologia desberdinekin, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektorera bideratuta. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita … Read more

Ana Urrutia Beaskoa, Ashoka Fundazioaren Arcano Gizarte Ekintzaile Saria

Ana Urrutia Beaskoa eskarmentua handia duen medikuntza munduko profesionala da, adineko pertsonen arreta gizatiarragoa izatearen aldeko apustu irmoa egiten duena, haien osasun fisikoa eta mentala hobetuz. Filosofia eta jarrera ausart horren ondorioz, euskal geriatrak Arcano Ekintzaile Sozialaren Saria jaso du Ashoka Fundazioaren eskutik, ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren arloko erakunde erreferentea. Erakundeak Urrutia nabarmendu du, “Cuidados Dignos … Read more

Dinyconek pertsonen kopurua eta edukiera kontrolatzeko soluzioak eskaintzen ditu

COVID-19ak eragindako pandemian zehar, konfinamendua ireki ondoren, gehien kontuan hartu behar zen faktoreetako bat edukiera kontrolatzea izan zen, esparru publikoetan, ostalaritzako lokaletan, hondartzetan… Horregatik, pertsonak zenbatzeko soluzioek gorakada handia izan dute, eta Dinycon bezalako enpresek bere jarduera areagotu egin dute. 2000. urtean sortua, Donostian egoitza duen enpresa honek pertsonak edo ibilgailuak zenbatzeko soluzioak garatzen ditu, … Read more

Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu enpresetan berrikuntza sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresetan berrikuntza sustatzeko. INNOBIDEAK InnoKonexio programa Innobideak programaren oinordekoa da, baina enpresa-sarearen behar berriei egokitua. Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentzia) kudeatzen duen ekimen honen bidez prozesu, produktu nahiz zerbitzuen arloko berrikuntza-proiektuak bultzatu nahi dira, eta … Read more

14 ETE industrialek 12 startup aukeratu dituzte BIND 4.0 SME Connection-ean berrikuntza teknologikoko 15 proiektu garatzeko

Klusterren 4 Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD) (Uptek-AFM, Aclima, ACE eta ACICAE) hartu dute parte lehenengo proiektu pilotu honetan.  Bigarren edizioa azaroan zabalduko da eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) partaidetza izango du.  Martxan da BIND 4.0 SMEren lehenengo edizioa, euskal ETE industrialentzako berrikuntza irekiko plataformaren programa berria. 12 startup aukeratu dira 15 proiektu teknologiko berritzaile … Read more

Innobasquek Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztu du

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente Manuel Salaverriak Euskal Berrikuntzaren Ekosistemako eragileen elkarlana azpimarratu du, hura baita “Euskadik bizi duen I+G+b arloko inbertsioen bilakaera positiboaren motorra”. Salaverriak adierazi duenez, inbertsio horrek “handitzen jarraituko du 2022an, eta 1.630 milioi eurotik gertu ibiliko gara“; horrek gehiengo historikoa markatuko du. Horrela itxi du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ohorezko presidenteak, … Read more

SPRI Taldeko zuzendariak nabarmendu du ?Euskadiko makina-erremintaren sektorea indartsu? dagoela

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik azpimarratu du Barakaldoko BECen egiten ari den Biurtekoak argi erakusten duela “Euskadik makina-erremintaren sektorean duen indarra”. Asteazken honetan hamar bat enpresaren standak bisitatu ditu, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiarekin batera. Urzelaik lehen eskutik ezagutu ditu makina-erremintaren sektoreko euskal enpresen aurrerapen teknologikoak, aurten ekainaren 13tik 17ra egiten … Read more

ON Bizkaia 2022 Sariak jaso dituzten empresa ezagutu itzazu

BEAZek Ekonomia Sustatzeko Sailak ETE-ei eta ekintzaileei zuzentzen dizkien laguntza programen arteko hamabi programa kudeatzen laguntzen du. 2021ean lurraldeko 613 enpresen 756 proiektuetan lagundu zuen eta 18,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen. Horien guztien artean, bi irizpideren arabera (jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko egiten duten ekarpena) gehien nabarmentzen diren proiektuak eta enpresak saritzen dira urtero … Read more