InToolek iraultza eragin du zaintza teknologikoan, AA erabiliz informazioa erabaki estrategikoetan eraldatzeko

Konpainien barruan informazioa eraginkortasunez kudeatzea eta banatzea, bai eta eragin handia izan dezaketen alderdiak garaiz identifikatzea ere, funtsezkoa da haien lehiakortasunerako. Hala ere, prozesu horiek askotan tresna espezializatuak behar izaten dituzte, informazio estrategikoa lortzen laguntzeko ez ezik, ekintzak eta ideiak sustatzen laguntzeko ere. Horixe da InTool-en funtzioa, erakundeei beren helburuak lortzen laguntzen dien tresna, denbora … Read more

Lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktu positiboari buruzko emaitzak aurkeztu ditu SPRIk Milanen egin den World Manufacturing Forumen

Aste honetan World Manufacturing Foundationek (WMF) Milanen (Italia) antolatu duen World Manufacturing Forum foroaren baitan, Cristina Oyónek, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktuari eta industria emakumeentzat erakargarri bihurtzeko beharrari buruzko aurrerapenak aurkeztu ditu. B·WOMENIN Industry 2020az geroztik, SPRIk Women in Manufacturing aditu-taldea gidatzen du Back to the Future proiektuaren … Read more

Wetak, 15 urte ?e-learning? irtenbide sortzaile eta interaktiboak eskaintzen

Duela urte batzuetatik hona, gora egiten ari da lantaldeentzako online prestakuntza; baina, askotan, monotonoa eta ez oso sortzailea izaten da. E-learning-a ikaskuntza ekintza erakargarri, sortzaile, interaktibo eta eraginkor bihurtzeko helburuarekin, Wetak enpresa sortu zen duela 15 urte. Horrek enpresei laguntzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, prestakuntza digitalizatzeko eta haien ezagutza transmititzeko.   Bere garapena hiru zutabetan oinarritzen … Read more

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Urrietako IndeusBerriren bigarren agerraldia ere albistez gainezka datorkigu. Hasteko Indeus Elkarrizketa berri bat, aste honetan Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide FAGOR TALDEaren izenean. Enpresa Digitala ere albiste dugu, hemendik urriaren 31ra bost tailler/ikastaro eskainiko baititu euskaraz. Urriaren 17an Euskarabildua jardunaldiaren 13.edizioa egingo da eta urriaren 24an berriz, Enpresarean Azoka. Lazarraga Sariak ere ekarri ditugu gurera, hautagaitzak aurkezteko epea zabalik … Read more

14 euskal enpresak parte hartuko dute azaroan MEDICA 2024 teknologia medikoaren eta osasunaren Europako ekitaldi nagusian

Datu Sanitarioen Europako Gunea (EEDS) sortzea eta Europan osasun-datuen sarbidea eta kudeaketa eraldatzeko duen ahalmena Osasunaren Europar Batasunaren funtsezko zutabea da. Hori horrela, Basque Health Cluster eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-ek MEDICA 2024n, teknologia medikoei eta osasunari buruzko Europako ekitaldi nagusiaren esparruan antolatutako panelaren gai nagusia izango da. Ekimena Alemaniako Düsseldorf hirian jazoko … Read more

11 euskal enpresa izango dira protagonista energia eoliko flotatzaileari buruzko FOW 2024 konferentzian

Offshore energia eoliko flotatzailean Euskadik dituen gaitasunak izan dira protagonista Floating Offshore Wind 2024 (FOW) konferentzian Aberdeenen (Eskozia) egin den saio batean. Ekitaldi honetan 11 euskal enpresak parte hartu dute, eta sektoreko 16 enpresa eskoziarrekin lankidetzak eta balizko negozioak sustatzeko balio izan du. Euskal parte-hartzea Energiaren Euskal Klusterraren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en … Read more

Lau enpresak hartuko dute Irungo Araso industrialdean eraikitako eraikin industrial berrien %25

Mekanizazio industrialeko, marmolgintzako eta cateringeko lau enpresa lehenak izango dira Irungo Araso industrialdean eraikitako eraikin berrietan instalatuko direnak. Eraikuntzan 5,6 milioi euroko inbertsioa egin da. Arasoko Industrialdea handitzeko proiektua, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak kudeatua, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker egin da azken urtean, SPRI Taldeko Sprilurren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irun, Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaiako … Read more

Nazioartekotzean emakumeen rola indartzeko funtsezko trebetasunak, B-WOMENIN Globalen laugarren jardunaldiko protagonistak

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa bere ekuadorrera iritsiko da, urriaren 23an Bilboko Merkataritza Ganberan egingo den laugarren jardunaldiarekin. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu du ekimena, eta  enpresen nazioartekotzearen esparruan emakumeen presentzia eta eragina indartzea du helburu. Jardunaldiarenhelburu nagusia enpatiaz lideratzeko, argi komunikatzeko eta konfiantzaz … Read more

?Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan.? Javier García San Martín, Fagor Taldea

Zortzi kooperatibaz osatutako taldea da Fagor: Onera, Fagor Elektronica, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Galbaian, Copreci, Assembly eta Ederlan. Duela 60 urte sortua Debagoiena eskualdean, Euskal Herriko kooperatiba industrial handiena da Fagor Taldea, ia 11.000 langile dituena. Makina-erreminta, automatizazioa, automozioa eta ostalaritza dira, besteak beste, taldeko kooperatiben jarduera esparrua. Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia … Read more

Martxan!: emakume ekintzaileentzako jardunaldi esklusiboa Donostian

Martxan! programak lankidetza-aukera berriak aurkitzeko eta negozioen lehiakortasuna indartzeko diseinatutako jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen ditu Donostaldeko emakumezko ekintzaileak. Ekitaldia urriaren 23an izango da, 9: 00etatik 13:30era, The Social Hub gunean, Donostian. Lehen edizio honetan, parte-hartzaileek saio dinamikoez eta prestakuntza-saioez gozatu ahal izango dute, eta, bertan, beren proiektuak gidatzeko eta kudeatzeko funtsezko trebetasunak ikasiko dituzte. … Read more