European Enterprise Network
Nor gara?
Red Enterprise Europe Network – Red EEN Europako Batzordeak 2008an sortutako ekimena da. Helburu nagusia da enpresei nazioartekotze-prozesuan eta berrikuntzaren kudeaketan laguntza eta aholkularitza ematea. Horretarako, mundu guztian zehar zabaldutako eskualdeko nodo ugariren arteko lotura eta lankidetza bilatzen dugu.

herrialde
tokiko aditu
erakunde
enpresak jaso dute laguntza
Basque Enterprise Europe Network
EEN Sareak Euskadin duen nodoa da, eta honakoek osatzen dute: SPRI Taldea, Basque Trade & Investment, Innobasque, BEAZ, eta Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak.
Atzerriko merkatuetan hazteko potentziala duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko eta/edo berritzaileetan oinarritzen dituzten EAEko ETE-ei zuzenduta dago egitasmo hau.








Nola lagun zaitzakegu?
Zure produktuak/zerbitzuak merkaturatzeko (merkatuen hedapena) edo horien garapena osatzeko (transferentzia teknologikoa) nazioarteko bazkideak bilatzen lagunduko dizugu.
Gainera, matchmakingeko eta networkingeko informazio-ekitaldiak antolatzen ditugu honako gaiekin lotuta dauden eta merkatu bakarraren (EB) barruan eta kanpoan esanguratsuak diren sektore jakin batzuekin: legedia eta estandarrak, oztopo komertzialak, esportatzeko metodoak… Era berean, Europako finantzaketa-programetan proposamenak aurkezteko prozesuan laguntzen dugu (batez ere, Horizonte Europa – HE), hala nola bazkideak bilatzeari dagokionez eta eskaera-prozesu osoari buruzko prestakuntza espezializatua emateari dagokionez.
Instituzioen elkarlanerako mundu mailako sarea
Harremana dugu mundu osoko 600 erakunderekin baino gehiagorekin. Horiek, nazioartekotze-prozesuetan laguntzen diete tokiko ETE-ei, eta, elkarrekin koordinatzean, nazioarteko harremanak ezartzen dituzte. Hala, enpresen arteko negozio-aukerak identifikatzen eta gauzatzen dituzte.
Matchmaking plataforma
60 herrialde baino gehiagotako 10.000 negozio-aukera baino gehiagoz osatutako datu-baseetarako sarbidea.
– Banatzaileak.
– Hornitzaileak.
– Fabrikatzaileak.
– Eragile komertzialak.
Zure enpresa nazioartean ezagunagoa izatea nahi baduzu, eskaintza eta/edo eskari profil bat argitara dezakezu Datu Base honetan.
B2B ekitaldietan parte hartzea
Azoken eta ekitaldien testuinguruan enpresen arteko topaketetan parte hartzeko aukera ematen du sareak, baita bazkide eta bezero potentzialekin bilerak zehazteko aukera ere.
Enpresentzako laguntza integrala
Ekintza-planak/nazioartekotze-planak prestatzea, aholkularitza adituarekin:
– Merkatu berrietara nola esportatu edo ireki.
– Europako legediari buruzko informazioa.
– Nazioartekotzerako laguntzak eta finantzaketa lortzea errazten dugu.
– Eragile komertzialak.