Nazioarteko Lizitazioak
¿Prest dago zure enpresa globalki lehiatzeko?
Eusko Jaurlaritzak eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Lizitazioen Euskal Plataforma sortu dute, euskal enpresek gehiago parte har dezaten organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan, bultzada bat emanez horrela Euskadiko enpresa-sarearen nazioartekotze prozesuari.
Egungo ekonomia globalizatu eta ezinago lehiakorrean euskal enpresek erakutsi dute gaitasun handia dutela berritzeko, eta hainbat sektoretako abangoardian kokatu dira Europan beren kalitate-maila handiari esker.
Orduan, zergatik ez lehiatu lizitazio multilateraletan munduko edozein tokitan? Zergatik negozio multilaterala?
Nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartzea modu bikaina da euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko
Aukera ematen du tokiko merkatuetan sartzeko arrisku minimoekin
Garapen multilateraleko bankuak (mdb) egonkortasun handiko inbertsio jarraituak egin ditu azken hamarkadetan, are krisi garaietan ere.
Plataformaren helburua da euskal enpresek aprobetxa ditzatela merkatu multilateralak eskaintzen dituen aukerak, beren negozioak nazioartekotzen hasteko edo nazioartekotze gradua handitzeko.
Nola lagun zaitzakegu?
Gobernuko ordezkariekiko eta sektore publikoko beste alderdi interesdun batzuekiko harremana faktore erabakigarria izan daiteke arrakastarako. Gure bulegoei esker eta erakunde publiko bat izateari esker, nazioarteko erakunde publikoetako ateak ireki diezazkizuten loturak ditugu.
Gure zerbitzuak
Xede-merkatuetan dugun presentziari esker, bezeroengana gerturatzeko estrategia espezifikoak sortzen, agendak sortzen eta bazkide potentzialekin zein proiektuan parte hartzen duten erakundeekin harremanetan jartzen eta komunikatzen lagun diezazukegu, zure enpresa aurretiaz posizionatuta.
Zer espero dezakezu?
Gure zerbitzuei esker, ez duzu horrenbeste denbora eta ahalegin beharko araudi konplexuak ulertzeko orduan. Ondorioz, azkarrago ikasiko duzu, kontratu publikoak lortzeko aukerak handituko zaizkizu eta nabarmen murriztuko dira mundu mailako hedapenarekin lotuta izan ditzakezun arriskuak.