Ekintzailetzako zuzendariak azpimarratu duenez, euskal ekosistemaren bidez, 30 enpresa berri eratu ziren iaz Araban

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak, Ane Miren de Ariñok, Arabako ekintzailetzako ekosistemaren bidez iaz 30 enpresa berri eratu zirela nabarmendu du. Ariñok Araba Ekinean egitasmoko 2025erako jardueren programaren aurkezpenean hartu du parte. Edizio honekin, 22 urte beteko dira lurraldean ekintzailetza sustatu eta bultzatzen, eta erakunde hori Araban jarduera horrekin lotutako eragileak eta ekimenak biltzen … Read more

Leer más >

Industrial Borobilek neurriko kartoiaren banaketarako berrikuntza jasangarrian 50 urte ospatu ditu

Industrial Borobil 1974an sortu zen Villabonan, hirugarrenentzako paperaren neurriko ebaketa-enpresa bitartekari gisa. Hala ere, gaur egun, enpresa gipuzkoarra kartoi-orrietako banaketan espezializatuta dago eta neurrira egindako konponbideak eskaintzen dizkie, besteak beste, farmaziako, kosmetikako eta elikadurako sektoreei. Horrela, konpainia merkatu nazionalean sendotu egin da, teknologia aurreratuan egindako inbertsioari eta jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoari esker.  Horrela, Industrial … Read more

Leer más >

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren lehen edizioa ixteko, topaketa bat egin da aste honetan nazioartekotzearekin lotutako 30etik gora profesionalen partaidetzaz, eta sei saiotan modu aktiboan lagundu dute horren garapenean, orain arteko lorpenen balantzea eginez eta estrategia berriak zehaztuz enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko. B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, SPRI Taldeari atxikitako Basque … Read more

Leer más >

Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu

Automobilgintza sektoreko zortzi euskal enpresak hilabete honetan Indiara egindako merkataritza-misioan bertatik bertara egiaztatu ahal izan dute Indiako merkatuan gertatzen ari den hazkunde handia, eta osagaien lokalizazio-eskaera gero eta handiagoa. Gainera, bisita honi esker, euskal enpresen presentzia sendotu ahal izan da automobilgintzako industria globalean estrategikoa bihurtu eta nazioartean gero eta garrantzia handiago duen herrialde horretan. Misioa … Read more

Leer más >

IndustrIA programaren laugarren edizioak adimen artifizial sortzailean trebatuko ditu enpresa industrialak

Adimen artifiziala (AA) gero eta erronka handiagoa da agertoki industrialean. Batzuetan mehatxutzat hartzen bada ere, enpresek aliatu estrategikotzat hartu behar dute lehiakortasuna handitzeko. Hori nola lortu erakustea da IndustrIA programaren helburua. Programa Digitalentuk eta Brain and Codek antolatzen dute, eta otsailaren 14an hasiko da laugarren edizioa.   Antolatzaileek adierazi dutenez, “Estatu mailan industria-enpresarentzat AA sortzailean espezializatutako … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi sailburuak ACICAE ?Euskadiko Automobilgintzako Klusterra? bisitatu du

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik ACICAE – Euskadiko Automobilgintzako Klusterra bisitatu du Zornotzako Boroa Enpresa Parkean, bertan egiten diren jarduerak bertatik bertara ezagutzeko. EAEko ekonomiarentzat hain garrantzitsua den automobilgintzaren sektorea dinamizatzea du helburu erakunde horrek, enpresen arteko lankidetza bultzatuz etorkizuneko erronkei aurre egiteko, hala nola deskarbonizazioa, mugikortasun elektrikoa, ibilgailu adimenduna eta konektatua, … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik harrera egin die Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko arduradunei. Bileran siderometalurgiaren sektorearen egoera eta etorkizunerako aukerak aztertu dituzte, eta bertan FVEMeko presidente Begoña San Miguel, eta presidenteorde Alex Ormaetxebarria eta Iñigo Guinea izan dira, baita SPRI Taldeko zuzendari nagusi Jon Ansoleaga ere. Jatorriz XIX. mendekoa, Metaleko … Read more

Leer más >

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Estudio sobre el mercado de Transmisión y Distribución de Energía en el mundo Aumenta la demanda de tecnología y servicios especializados en T&D En esta edición, que analiza el segundo semestre de 2024, el Observatorio subraya el dinamismo de los países europeos, Estados Unidos (EE.UU.) e India, donde se están desarrollando importantes cambios regulatorios y … Read more

Leer más >

EKOHOOD, garraioen ontziratzeko soluzio jasangarria

Film gama berri bat lortzea kontsumo osteko material birziklatuarekin, hirugarren mailako enbalajerako edo garraio-ontzirako. Helburu hori du Plastigaur enpresa gipuzkoarra buru duen EKOHOOD proiektuak. “Film horien formulazioan, kontsumo osteko material birziklatuaren % 50eraino erabili nahi dugu, gaur egungo soluzioen alderdi erabilgarriak eta ingurumenekoak hobetuz”, nabarmendu du Asier Floresek, Plastigaureko Kalitate, I+G eta Jasangarritasuneko zuzendariak.   Hala, … Read more

Leer más >

Roseo Eólica Urbana, eraikinetarako hiriko aerosorgailuak garatzen dituen Portugaleteko startupa

Roseo Eólico Urbana enpresa proiektu berritzaile bat duen Portugaleteko startupa da: eraikinetarako hiriko aerosorgailuak. Lau urte baino zertxobait gehiago ditu enpresak eta dagoeneko hiriguneetan energia horrekin lotutako emaitzak eta kokapena aztertzen dituzten ikerlanak eskaintzen ditu. Orain, proiektua babestuko duten inbertitzaileak eta “gure teknologia probatu nahi duten” enpresa industrialak bilatu nahi ditu. Iazko azaroan banatutako TOP101 … Read more

Leer más >