Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du

  “Eraldaketa eta ziurgabetasun garai honetan, inoiz baino gehiago, gizarte zibilaren konpromisoa eta ekarpenak behar ditugu gure industria-politika hobetzeko eta indartzeko”.   “Txostenak Mario Draghik proposatutakoaren ildotik egindako planteamenduak jasotzen ditu. Planteamendu horiek industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu irmoak aldarrikatzen dituzte, Europar Batasunaren lehiakortasuna indartzeko, eta Eusko Jaurlaritza arlo horietan aktiboki ari da lanean … Read more

Leer más >

Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra

Smartur enpresak hobetu egiten du bezeroaren esperientzia Hospitality sektorean, altzari adimendunak garatuz. Altzarietan integratu daitezkeen hardware eta software soluzioak diseinatu eta merkaturatzen ditu. Bere asmoa “altzari adimendunak eguneroko bizitza eraldatuko duen mundua sustatzea da, funtzionaltasuna eta erosotasuna eskainiz”, adierazi du Jokin Zubiaurre CEOak eta egoitza Bilbon duen enpresaren sortzaileak.  “Bizi garen espazioak eraldatuko dituzten soluzio … Read more

Leer más >

Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die

Parkinsoneko paziente asko erortzeko beldurrez bizi dira beren eguneroko jardueretan. Ustekabeko istripu horiek lesio larriak eragin diezazkiekete. Erorketak, oro har, mugimen-urritasunekin lotutako mugikortasun-arazoek eragiten dituzte, hala nola ibileraren izozte fenomenoa (ingelesez Freezing of Gait, FOG ). Beste sintoma batzuk ere eragiten ditu ere; esaterako, narriadura kognitiboa, ikusmenaren narriadura, depresioa, antsietatea eta lo falta. Hortaz, gaixotasun … Read more

Leer más >

NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa

NX Tecnologies Donostiako startup bat da eta ibilgailu elektrikoentzako produktu berritzailea eskaintzen du: inbertsore bat (trakzio-sistemaren “garun” lana egiten duen eta motorren eta baterien arteko komunikaziorako ezinbestekoa den gailu elektronikoa). Bere prestazioak direla eta, ez dago merkatuan halakorik. Aurten, enpresak fakturazioa bikoiztuko du eta, hurrengo urtera begira, berriro ere bikoitza haztea aurrez ikusi du. Iazko … Read more

Leer más >

SVE bere zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Arabako Teknologia Parkean dagoen SVE Corp enpresa sorkuntza elektrikorako kontrol-produktuetan eta motoponpatan liderra den mundu mailako enpresa da eta bere genero-berdintasuneko planak direla eta nabarmentzen da. Zuzendaritza-organoetan, emakumezkoen eta gizonezkoen antzeko ehunekoa du (% 40 eta % 60, hurrenez hurren) eta emakumezkoen generoak enplegu osoaren % 35 betetzen du. Hau da, SPRIk 2023an egindako Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean … Read more

Leer más >

Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik 2024an industriara bideratutako laguntza-programa nagusien balantzea eman du ezagutzera Gobernu Kontseiluaren bileran. Gehienak SPRI taldearen bitartez bideratu dira. Guztira, 4.100 enpresa baino gehiagok (ETEak gehienak) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 68 eragilek jaso dituzte onurak. Gainera, 272,3 milioi euroko inbertsio publikoak 745 milioiko inbertsioa eragin … Read more

Leer más >

?Adimen artifiziala fikzio espekulatibo hutsa izatetik aurrerapen teknologikoaren funtsezko elementu izatera igaro da?

Javier del Ser eta Jesús López Lobo BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoko ikertzaileek artikulu bat argitaratu dute AAk gure zibilizazioan duen potentzial eraldatzaileari buruz, ez soilik ikuspegi teknologikotik, baita haren inplikazio filosofiko, etiko eta gizatiarretan sakonduz ere. ?Can transformative AI shape a new age for our civilization? Navigating between speculation and reality? (?AA … Read more

Leer más >

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera

Prestakuntza Lanbiden edo ABEEE batean izena emanda dauden langabeentzat da, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek bete dezakete Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten; jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste hiru ikastaro eskainiko ditu … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi: ?Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara?

Euskadiko industria kudeatzen duen zorroaren buruzagitzan urte erdia daramazu. Zer ondorio atera dezakezu? Abiapuntu hau genuen: Euskadiren egoera benetan ona da. Inoiz baino per capita errenta eta ongizate sozialeko maila handiagoak ditugu, eta langabezia-tasak gutxieneko ehunekotan jarraitzen du. Gainera, zorionez, politika industrialak, duela hainbat urtetik, oso positiboa den adostasuna lortu du. Baina horrek ez du … Read more

Leer más >

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batura egindako lan-bidaian. Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariarekin batera, hainbat bilera izan ditu enpresa eta eragile ekonomikoekin Londresen, tartean Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako eta Irlandarako duen merkataritza-bulegoan izandako elkarraldia, baita Quantum Motion enpresara egindako bisitaldia ere. … Read more

Leer más >