Gauzatu Programa

Zabalik da Nazioarteko Gauzatu 2026rako aurre-eskaerak egiteko epea

Nazioarteko Gauzatu programaren aurre-eskaerari esker, programaren deialdiaren aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukotzat jo daitezke 2026ko ediziorako.

Horrela, aurre-eskaera aurkeztu eta eskabide formala egin arteko aldian egindako inbertsioak diruz lagundu ahal izango dira programaren deialdia argitaratu ondoren.

Beraz, 2026ko urtarrilaren 2tik aurrera aurre-eskaera bat aurkez daiteke esteka honetan dagoen formularioa betez.

Gauzaturen babesa

Nazioarteko Gauzatu programaren helburua Euskadiko enpresen nazioarteko jarduera finkatzea eta indartzea da, lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzea, eta enpresak babestea atzerriko helmugetan ekoizpen-inbertsioko ekimenetan, finantza-laguntza itzulgarrien bidez.

Gure enpresen nazioartekotzea funtsezko palanka da Euskadiren etorkizuneko lehiakortasunean.

Enpresei laguntza ematean, erakundeen eginkizunak ezinbestean begiratu behar die nazioartekotze-prozesuen berezitasunei enpresen tamaina eta nazioartekotze-etaparen arabera. Horregatik da programaren lehentasunezko ardatzetako bat Euskadiko enpresak nazioarteko merkatuetara sartzeko laguntza berezia ematea.

Zer eskaintzen dizugu?

Eskakizunak

  • Euskadin errotuta dauden edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten ETE eta enpresa handiei zuzenduta.
  • Kanpoan utzitako sektoreak: eraikuntza, higiezinak, finantzak, aseguruak, defentsa, arrantzako produktuak eta akuikultura eta lehen mailako nekazaritza-ekoizpena.
  • Proiektuaren gutxieneko inbertsioa 120.000 €. Gehienez ere 36 hilabeteko epean gauzatzeko.
  • Proiektu bakarra enpresa eta herrialde bakoitzeko

Prozedura

  • Norgehiagoka-prozeduraren bidez eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarriak izango dira, eta publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioen bitartez esleituko dira.

Onuradunak

  • ETEak. Horiei Europako Batzordearen EB 651/2014 Erregelamendua aplikatuko zaie, 2014ko ekainaren 17koa, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta.
  • Enpresa Handiak. Horiei Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko EB 2023/2832 Erregelamendua aplikatuko zaie, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. 300.000 euroko muga berria finkatu da 3 urtean jarraian

2024ko aurrekontuak

Zalantzaren bat duzu?

Utzi zure datuak eta jarriko gara zurekin harremanetan Kontaktatu

Edo idatzi Mikel Gastelu-Iturriri: mgastelu@basquetrade.eus

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN