Merkatuak

22 bulego eta nazioarteko adituen lantaldea ditugu, eta Europako, Amerikako, Ekialde Ertaineko eta Afrika eta Asia-Pazifikoko 90 merkatu baino gehiagotan dihardugu zerbitzuak eta merkatu horien ezagutza sakona eskaintzen.

Euskadi Basque Country

Ekonomia industriala du funtsean, dibertsifikatua eta berritzailea; Euskadik zenbait sektore oso lehiakor ditu: 4.0 industria, energia, automobilgintza edo biozientziak, besteak beste. Ikerketan eta garapenean inbertsio-maila handia du Euskadik, jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean oinarrituta; eta gaur egun erreferente da zenbait arlo teknologikotan.
Euskadiren gaitasun industrialak ezagutu nahi dituzu?

Zerbitzu eta informazio espezializatua eskaintzen dugu bulegoa dugun merkatu guztietan

Ipar Amerika

Estatu Batuak munduko merkatu-kontsumorik handiena da, eta erosahalmena, egonkortasun ekonomikoa eta abangoardiako teknologia eta berrikuntzarako sarbidea du. Era berean, kulturalki eta komertzialki erraza da Mexiko edo Kanadan ezartzea. Horrek denak erakargarri egiten du lurralde hori Euskadiko enpresentzat.

Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerika

Brasil edo Kolonbiako ekonomia dinamikoak, produktu eta zerbitzu berritzaileen eskari hazkorra, baliabide natural ugariak eta lotura historiko eta kultural ordainezinak dira lurralde horren erakargarri handienak. Hego Amerika merkatu naturaletako bat da oraindik Euskadiko enpresarentzat.

Europa

Europar kontinentea Euskadiko esportazioen helmuga nagusia da oraindik, eta helmuga erakargarria da, eskariaren sofistikazioa, Europa Ekialdeko bizi-mailaren hobekuntza eta gertutasun geografikoa dela eta. Europako merkatu bakarra abantaila bat da oraindik Euskadiko enpresentzat.

Asia eta Pazifikoa

Mundu mailan hazkunde azkarreneko lurraldea, Txina, Japonia edo Hego Korea moduko potentziak ditu. Mundu mailako biztanleriarik ugariena du, hedatzen ari den merkatu kontsumitzailea eta goraka doan klase ertaina. Teknologia, manufaktura, nazioarteko merkataritza eta antzeko sektoreetan duen nagusitasunak nabarmentzen du.

Afrika eta Ekialde Ertaina

Zenbait dira hein batean arakatu gabeko lurralde honen erakargarriak: hazkunde ekonomiko iraunkorra, baliabide natural ugariak, produktu eta zerbitzuen eskari handia eta lankidetzarako aukerak energia, azpiegitura eta teknologiaren sektorean.

Nola lagun diezazukegu?

Basque Trade & Investmenten zure nazioartekotze-prozesuan lagunduko dizugu, zerbitzu pertsonalizatuak behar badituzu edo zure enpresa atzerrira zabaltzeko informazioa nahi baduzu.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN